Kamioi bateko gidaria hil da Zuastin, barruan lo zegoela kabinak su hartuta
Kamioi bateko gidaria hil da bart Zuastin (Nafarroa), AP-15eko zerbitzugunean, kabinak su hartuta. Antza, gidaria barruan lo zegoen.
Hainbat pertsonak SOS Nafarroako larrialdiak kudeatzeko zentrora deitu zuten, larunbateko 22:30 aldera, Sarasa/Zuastiko ordainlekuko zerbitzugunean aparkatuta zegoen kamioi baten aurrealdetik sugarrak ateratzen ari zirela abisatuz.
Cordovillako parkeko suhiltzaileek bertaratu eta itzaltze lanetan aritu ziren. Behin lortuta, gorpua aurkitu zuten kabinaren barruan, kiskalita.

Suhiltzaileak lanean. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Auzitegi Medikuntza eta Zientzia Forentseen Nafarroako Institutura eraman dute gorpua, autopsia egitera.
Foruzaingoak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Migratzaileen aurkako tentsioak gora egin du Ceutan, Negu Gorriaken aurkako protesta batean