Albiste faltsua: "Hilabete gutxi barru txertatuen % 30 hil egingo dira"
Azkenaldian sare sozialetan honako kartela zabaldu dute: “Hilabete gutxi barru txertatuen % 30 hil egingo dira”. Irudia Twitter, WhatsApp eta Telegramen zabaldu dute. Irudiarekin batera testua igorri dute, besteak beste, hurrengo mezua zabaltzeko: “ARNm txertoak datozen 3 edo 6 hilabeteetan despopulatzeko erabiliko dituzte”.
Testuaren bertsio luzeago batean, covid-19aren aurkako txertoa jaso duten pertsonek ustez pairatuko duten zitokina ekaitzaz mintzo dira. Era berean, ARNm txertoek ADE fenomenoa edo gaixotasun autoinmuneak eragiten dituztela diote. Hala ere, Maldita.es eta Cazadores de Fake News bezalako atari ezagunek, besteak beste, argudio eta informazio faltsuak gezurtatu dituzte dagoeneko.
Alexandra Henrion-Caude genetikari frantziarrak adierazpenak egin dituela ematen du, baina irudian Sherri Tenpenny AEBetako osteopata agertzen da.
Biak txertoen aurkako jarrera azaltzeagatik ezagunak dira nazioartean. Aldez aurretik, informazio faltsua, engainagarria edo froga gabekoa argitaratu dute. Covid-19aren inguruko lan zientifikoen eta munduko aditu gehienen txerto ikerketen aurka azaldu dira.
Bestalde, Dolores Cahill Dublineko (Irlanda) University Collegeko Medikuntza Fakultatearen biologo eta irakaslea aipatzen du edukiak. Honenbestez, hirurak covid-19 pandemiaren inguruko desinformazioak defendatu izanagatik dira ospetsuak.
Testuaren arabera, Dolores Cahillek egin ditu adierazpenak, eta Alexandra Henrion-Caudek babestu ditu. Cahillek ARNm txertoek zitokina ekaitza eraginda heriotza eragingo dutela adierazi duen aurreneko aldia ez da, baina guztiz faltsua da.
Gaztelaniaz testua gutxienez 2021ko martxoaren 12tik ari da zabaltzen sare sozialetan. Eduki berdina pseudozientziarekin eta ultraeskuineko konspirazio teoriekin (QAnon) lotutako atari batean agertzen da. Hala ere, edukia frantsesetik egindako itzulpen bat dela ematen du. Originala 2021ko otsailean argitaratu zuten.
Informazioa gezurtatzeko argitalpenik zabalena eta zehatzena Snopes.com-ek egin zuen 2021eko martxoaren 1ean.
Sendagirien Europako Agentziak (EMA) Modernaren ARN txertoa merkaturatzeko baimena eman zuenean argi utzi zuenez, txertoaren ARNm ez da gorputzean geratzen:
“Pertsona batek txertoa jasotzen duenean, zelula batzuek ARNm-ren argibideak jarraitu eta aldi batean proteina sortuko dute. Pertsonaren sistema inmunologikoak proteina arrotz bezala hartu eta antigorputzak sortu eta T zelulak (globulu zuriak) aktibatuko ditu, eraso egiteko.
Pertsona SARS-Cov-2 birusarekin harremanetan baldin badago, sistema inmunologikoak ezaguna izango du, eta gorputza defendatzeko prest egongo da.
ARNm ez da gorputzean luzaroan egongo, txertoa jaso eta handik gutxira desagertzen delako”.
Bestalde, informazio faltsuen arabera, ARNm txertoek “antigorputzen hobekuntza bat (ADE)” sortuko dute. Ustez ARNm “etengabe” biderkatuko da gorputz barruan S proteina “zatiak” sortuz. Sherri Tenpenny osteopata estatubatuarraren adierazpenak izango lirateke. Tenpenny txertoen aurkako ekintzaile ezaguna da. Frogarik gabeko adierazpenak dira.
ADE fenomenoaren arabera, antigorputzek birusarekin bat egin dezakete eta zelulen infekzioa erraztu, baina covid-19aren kasuan ez da fenomeno hori identifikatu.
Testu faltsuan erantsi dutenez, ARNm txertoek “gure birikak suntsitu eta antimakrofagoak indargabetuko dituzte, eta birusa zelula barrura eramango dute, han biderkatu ahal izateko”. Sherri Tenpennyk txertoek birikak suntsitu eta heriotzak eragingo dituztela esaten duen lehenengo aldia ez da.
Sherri Tenpennyri zein Alexandra Henrion-Cauderi covid-19 txertoen inguruko desinformazioa zabaltzea leporatu diete nazioarteko atariek.
Zentzu horretan, txertoen inguruko informazio okerra zabaltzen duten webguneen zerrenda eman zuen NewsGuard atariak, horietan Tenpennyren eta eta Henrion-Cauderen edukiak agertzen dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Olarizuk agur esan dio udari, musika, babarrunak eta bertoko produktuak lagun
Iraganeko ohitura da Olarizukoa. Hiria mugatzen zuten mugarriak ikuskatzen hasi ziren agintariak, inguruko herriek lurra lapurtu ez zitzaten. XIX. mendearen erdialdean gertatu zen hori, eta gaur egun erromeria herrikoi bihurtu da tradizioa.
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.
EHUk uste du lehendakariak ez diola "behar besteko balioa eman unibertsitate publikoari" ikasturte hasierako ekitaldian egoteari muzin eginez
Horixe adierazi du Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordeak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak ikasturte hasierako ekitaldietan Mondragon, Deustu eta EHU txandakatzeko hartu duen erabakiaren harira.
Heriotzen kopurua jaiotzena baino ia bi aldiz handiagoa da EAEn
Heriotzak 6.253 izan ziren urteko lehen hiruhilekoan, aurreko urtean baino % 0,8 gutxiago, eta jaiotakoak bainoa 3.008 gehiago.
Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak hiru urteko espetxe-zigorra eskatu du Bernedoko udalekuen auzian ikertutako 15 kiderentzat
Gasteizko Instrukzio Epaitegiak gaur hartuko die deklarazioa 15 ikertuei, eta testuinguru horretan egin du iragarpena herri-akusazio gisa ari den elkarteak. Bestalde, euskal udalekuetako kideek adierazi dute ez dutela prozesuaren berri emango, adingabeen eskubideak babesteko.
Lanbide Heziketak ia 8.000 plaza gehiagorekin ekin dio ikasturteari, bi gradu bikoitz berrirekin
Ia 75.000 plaza eskaini dira eta oraingoz 51.000 ikasle pasatxok eman dute izena (matrikulatzeko epea urriaren 16ra arte egongo da zabalik). Ikasturte hasierako ekitaldian lehendakariak azpimarratu duenez, egungo LHa "Txapeldunen Ligan" dago eta hezkuntza sistema hobetzeko "ardura partekatua, autokritika eta autoestima" eskatu ditu.
Txinak konfrontazioa baztertu du AAren inguruko eztabaidan, eta "ongira bideratutako" teknologia defendatu du
Pekinek adimen artifizial ireki eta inklusiboaren nazioarteko araubidea eskatu du, eta ohartarazi du mehatxu-diskurtsoek eta "asmo txarreko lehiak" haren gobernantza oztopatzen dutela.
Uda beteko tenperaturak astea hasteko : gaur 30 graduak gaindituko dira aste erdian udazken giroari bide eman aurretik
Nafarroako hainbat tokitan, Iruñean eta Erriberan kasu, termometroak 35 graduraino iritsiko dira gaur. Bihar goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera.
Normandiako Lehorreratzetik Markinara: Abelek Bigarren Mundu Gerrako kamioneta bat du egurra garraiatzeko
Bigarren Mundu Gerrako kamioneta bat dabil Markina-Xemeingo mendietan. Abel Ibarluzea jabeak egurra garraiatzeko eta beste baserriko beste zenbait lanetarako erabiltzen du. Garai batean, Euskal Herrian ohikoa zen AEBko armadaren gerra-ibilgailu hauek ikustea. Gaur egun, Abelena da geratzen den bakarrenetako bat.
Gizon bat hil da Oiartzungo AP-8ko zerbitzugunean izandako zirkulazio istripu batean
61 urteko gizonak furgonetarekin izan zuen istripua atzo gauean, zerbitzugune baten barruan.