Koronabirusaren semaforoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oiartzun eta Usurbil eremu gorrian sartu dira, eta Gasteiz muga-mugan geratu da

Arabako hiriburuak 399,88 kasuko intzidentzia du, gune kritikoenaren atarian geratuta. Zornotza eta Muskiz udalerri laranja dira.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

Okerrera egiten jarraitzen du egoera epidemiologikoak, eta beste bi udalerri (Oiartzun eta Usurbil) sartu dira eremu gorrian, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Horrenbestez, 12 dira egoerarik latzenean dauden 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak EAEn: Ermua, Elorrio eta Ondarroa, Bizkaian; eta Arrasate, Beasain, Lazkao, Legazpi, Oiartzun, Ordizia, Urretxu, Usurbil eta Zumarraga, Gipuzkoan.

Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk. Dena dela, Gasteiz muga-mugan geratu da, 399,88 kasuko intzidentziarekin, eta oraingoz kolore laranjari eutsita.  Agurain, Amurrio eta Laudio horiz margotuta ageri dira. Ez dago udalerririk eremu berdean. Lurralde historikoa ere gorritik gertu dago, laranjan, baina 374,61 kasuko  intzidentzia-tasarekin.

Bizkaian, Ermuak, Elorriok eta Ondarroak jarraitzen dute eremu gorrian.

Gune laranjan, aldiz, Zornotza eta Muskiz batu zaie aurretik zeuden Abadiño, Bilbo (400etik dezente hurbil, 379,53 kasurekin), Berango eta Markina-Xemein udalerriei. 

Horian hauek daude: Abanto, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Derio, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Mungia, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zalla. Bizkaia bera ere horian dago, 280,15eko tasarekin.

Eremu berdean ez dago udalerririk, Bermeok okerrera egin baitu.

Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, Oiartzun eta Usurbil sartu dira, eta bertan jarraitzen dute Arrasatek, Beasainek, Lazkaok, Legazpik, Ordiziak, Urretxuk eta Zumarragak.

Eremu laranjan, berriz, Bergara, Oiartzun, Oñati eta Tolosa. Gipuzkoako lurraldea ere laranjan sartu berri da (313 kasu). 

Hauek ditugu gune horian: Andoain, Aretxabaleta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, DebaDonostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Mutriku, Orio, Pasaia, Urnieta, Villabona, Zarautz eta Zumaia.

Ez dago udalerririk eremu berdean.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X