Albiste da
Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak baheketa egingo du Oñatiko Olakua tabernan

Apirilaren 7tik tabernan izan diren bezeroak PCR proba egitera deitu dituzte Osasun Sailak eta Osakidetzak. Probak egiteko dispositiboa astelehenean jarriko dute martxan, herriko osasun zentroan.
Oñati (Gipuzkoa). EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Oñati (Gipuzkoa). EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

Apirilaren 7tik Oñatiko (Gipuzkoa) Olakua tabernan izan diren bezeroak PCR proba egitera deitu dituzte Osasun Sailak eta Osakidetzak.

Aldez aurretik hitzordua eskatzea beharrezkoa dela zehaztu dute: telefonoz igande honetatik aurrera (943 03 54 30 edo 900203050).

PCR probak egiteko dispositiboa astelehenean, apirilak 19, jarriko dute martxan, herriko osasun zentroan. Probak 15:00etatik 20:00etara egingo dituzte, eta emaitza guztien berri SMS bidez emango dute.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X