Adineko bat hil da covid-19ak jota Nafarroan, eta beste 155 positibo antzeman dituzte
90 urteko gizon bat hil zen atzo covid-19aren ondorioz Nafarroan, eta beste 155 positibo detektatu zituzten, 2.633 proba egin ostean. Hortaz, positibo-tasa % 5,9koa da.
Bezperan baino 16 gehiago dira, baina duela astebete (-13) eta bi aste zenbatutakoak baino (-22) gutxiago.
Lizarran batu dira kasu gehien, zortzi hain zuzen. Iruñeko Sanduzelai auzoak jarraitzen dio zazpi positiborekin. Burlatan, Funesen, Tutera Mendebaldean eta Barañainen, azkenik, seina kutsatze zenbatu dituzte.
Bestalde, atzo 219 paziente zeuden ospitaleetan, bezperan baino bederatzi gehiago. Hogei ospitaleratze izan ziren eta bi pertsona zainketa intentsiboetako unitatera eraman zituzten.
Pandemia hasi zenetik 1.146 pertsona hil dira Nafarroan eta 57.926 kutsatu atzeman dituzte.
Positibo berriak ondoko adin tarteetan eman dira: 45 eta 59 urte bitartean, % 22; 30 eta 44 urte bitartean, % 20; 15 urtetik beherakoen artean, % 20; 15 eta 29 urte bitartean, % 18; 60 eta 75 urte bitartean, % 13; eta 75 urtetik beherakoen artean, % 7. Kutsatu berrien batez besteko adina 38 urtekoa da.
Bestalde, atzo 4.386 dosi jarri zituzten. Nafarroak 219.055 txerto jaso ditu orain arte eta horietatik 194.104 jarri ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Rigloseko suteak hobera egin du eta dena prest dago ebakuatutako bizilagunak euren etxeetara bueltatzeko
Sutearen zatirik handiena, 17.500 hektarea baino gehiago erre dituena, egonkortuta dago, sektore batzuen faltan.
49 urteko motor-gidari bat larri zauritu da Arrietan izandako istripu batean
Ezbeharra 17:00 inguruan gertatu da, NA-1720 errepidean Arrietan parean (Artzibar). Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez, aurrez aurre talka egin dute autoak eta zauritutako gizona zihoan motorrak.
Sabino Ormazabal ekintzaile eta bakezale nekaezina zendu da, 72 urte zituela
Kazetaritza, antimilitarismoa, ekologismoa, giza-eskubideak eta desobedientzia zibila izan ditu ardatz donostiarrak bere bizitza osoan zehar. Gizarte-mugimenduetan murgilduta beti, Eusko Legebiltzarrak izendatutako polizia-gehiegikeriaren eta giza eskubideen urraketen biktimen aldeko batzordean parte hartu zuen 2013tik.
Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Zallan, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa turismoaren gidaria da, 51 urteko gizona; haren bidaiaria, berriz, 48 urteko emakumea, ospitalera eraman dute.
Espainiako Gobernuak aldi baterako 1.500 harrera-plaza gaitu ditu Ceutan, migrazio-presioaren aurrean
Elma Saizek iragarri du harrera-sistema arintzeko lau gune berehala zabalduko direla, eta erakundeen arteko lankidetza nabarmendu du.
Bilboko konpartsek kuotak ezarri dituzte euskarazko musikarentzat txosnetan, % 27 baino ez dela egiaztatu ondoren
Konpartsek kanpaina bat aurkeztu dute jaietan euskararen erabilera indartzeko, eta txosnetan euskarazko musikaren proportzioa handitzeaz gain, beste aldaketa batzuk ere egin dituzte erabilera areagotzeko.
Zuia egoera larrian dago ur faltagatik, eta zisterna-kamioiak eskatu dizkio Aldundiari
Udalak igerilekuak betetzea, baratzeak eta lorategiak ureztatzea eta ibilgailuak garbitzea debekatu du, Baias ibaiaren ur-emaria jaisten ari delako.
Tessy Ebosele euskal atleta biral egin da sareetan "iruzkin krudelak" salatu ostean
Tessy Ebosele atleta arabarra, birala egin da Europako Atletismo Txapelketan parte hartu ondoren egindako adierazpenengatik. Gasteizen bizi den luzera-jauzilariak gogor kritikatu du atletek sare sozialetan jasotzen dituzten iruzkin negatiboak, eta esan du halako mezuek sekulako eragina dutela lehiatzerako orduan. Malkoak begietan, argi baino argiago hitz egin du.
Llantenoko sutea itzaltzeko lanean jarraitzen dute, garrak kontrolpean hartu ondoren
Laudioko, Langraizko eta Espejoko parkeetako suhiltzaileak, Nekazaritza Brigadako kideak, basozainek gidatutako bulldozerrak eta Larrialdietako helikopteroa lanean ari dira.
Laia eta Oihan, jaioberrien izen ohikoenak Euskadin
2025ean jaiotakoen artean izen arruntenak Laia, Ane eta June, eta Oihan, Markel eta Martin izan dira.