Nafarroan covid-19 kasuen kopurua egonkor dago, 177 positibo berrirekin
Nafarroan 177 positibo berri atzeman dituzte azken 24 orduetan, bezperan baino hiru gehiago. Gauzak horrela, azken zortzi egunetan kasu berrien kopurua 150etik gorakoa izan da, egunero.
Foru Gobernuak emandako datuen arabera, azken egunean 2.144 proba diagnostiko (PCR eta antigeno test) egin dira, eta positibo tasa % 8,2raino jaitsi da.
Herriz herri, Cadreitako 12 kasuak nabarmentzen dira, baita Lodosako eta Iruñeko Arrotxapea eta Donibane auzoetako 10 kasuak ere. Burlatako, Tuterako Ekialdeko eta Atarrabiako auzoetan bederatzi kasu atzeman dituzte.
Ospitaleen egoerari dagokionez, Osasunbideak jakinarazi duenez, atzo 165 pertsona zeuden ospitalean covid-19agatik edo covid-19arekin (igandean baino 15 gehiago), eta horietako 25 Zainketa Intentsiboen Unitatean (bat gehiago) eta 14 etxeko ospitaleratzean (bezperan bezalaxe). Gainerakoak, 126 gaixo, plantan daude (igandean baino 14 gehiago).
Itxiera perimetrala Arguedasen
Nafarroako Gobernuak Arguedas udalerria perimetralki ixtea agindu du, kutsatzeen gorakada eteteko. 2.300 biztanle inguru dituen udalerriak ia 2.810eko intzidentzia-tasa metatua du azken 14 egunetan 100.000 biztanleko.
Itxiera perimetrala gauerditik dago indarrean, eta gutxienez bi aste iraungo du.
Zure interesekoa izan daiteke
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan, Aste Nagusiaren lehen egunez, jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete da gauaren. Zezen suzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren mugimenduak jarraituta.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Sutea piztu da Urkila-Elgea mendilerroan, Barrundian
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Suhiltzaileak bertaratu dira.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.