58 kutsatze berri atzeman dituzte Nafarroan
58 positibo berri atzeman dituzte azken orduetan Nafarroan, Foru Gobernuak emandako datuen arabera.
Atzokoan 1.310 proba diagnostiko egin zituzten (bezperan baino 26 gehiago), eta horietatik % 4,4k eman zuten positibo. Hortaz, positibotasun tasa apur bat jaitsi da (% 5,1ean zegoen).
Bezperan baino zortzi kasu gutxiago dira, eta duela astebete zenbatutako datuaren antzekoa (60). Dena dela, duela 14 eguneko datuarekin alderatuta, 46 gutxiago dira (105 zenbatu ziren orduko hartan).
Ospitaleen egoerari dagokionez, atzo 105 pertsona zeuden ingresatuta koronabirusarekin Foru Erkidegoko ospitale sarean, bezperan baino bat gutxiago.
Atzo hiru pertsona ospitaleratu zituzten covid-19arekin, baina inor ez ZIUn, eta inor ez zen hil gaitzak jota. Hala ere, egun batzuk lehenago hildako baten berri eman zuten, eta 1.182 dira guztira koronabirusarekin hildakoak pandemia hasi zenetik. Intzidentzia metatua 61.179 kasukoa da ordutik.
Adinari dagokionez, azpimarratzekoa da ez dela 75 urtetik gorako inor kutsatu azken 24 orduetan.
Kasu gehien pilatu dituzten udalerriei dagokienez, Tutera ekialdea eta Iruñeko Arrotxapea auzoa daude denen buru, seina positiborekin. Corellan eta Azkoienen bosna atzeman dituzte, eta Sarrigurenen eta Burlatan, launa. Azkenik, Lesakan eta Mutiloan hiruna zenbatu dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.