KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

58 kutsatze berri atzeman dituzte Nafarroan, asteko kopururik txikiena

Positibotasun tasa % 3,3an kokatu da. Positibo gehien atzeman dituzten udalerrien artean, Uharte ageri da buruan, lau kasurekin.
Osasun langile bat emakume bati koronabirusaren aurkako txertoa jartzen, Nafarroan
Osasun langile bat emakume bati koronabirusaren aurkako txertoa jartzen, Nafarroan. Argazkia: EFE

Kutsatzeek behera egin dute azken orduetan Nafarroan, eta 58 positibo berri atzeman dituzte, Foru Gobernuak emandako datuen arabera.

Zehazki, atzo 1.770 proba diagnostiko egin zituzten, eta horietatik % 3,3 positibo izan ziren. Hortaz, positibotasun tasa pixka bat gora egin du (% 3,1ean zegoen).

Kutsatze berriei dagokienez, Iruñean eta bere eskualdean kasu positiboen % 67 erregistratu zituzten, Tuteran % 9 eta Lizarran % 5. Gainerako positiboak (% 19) Nafarroako beste zonalde batzuetan banatzen dira.

Positibo gehien atzeman dituzten udalerriei erreparatuta, Uharte ageri da buruan, lau kasurekin. Hiruna kasu zenbatu dituzte Barañainen, Azkoienen, Ermitagañan eta Arrosadian.

Kasu berrien adin-tarteen araberako banaketari dagokionez, talde nagusiak 30-44 urtekoak (% 42) eta 45-59 urtekoak (% 21) dira. Ondoren, 15 urtetik beherakoen taldea eta 15 eta 29 urte bitartekoen taldea (% 14) dago. Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago, kutsatu berrien % 9rekin, eta 75 urtetik gorakoen artean ez da kasurik erregistratu.

Positibo berrien batez besteko adina 35,3 urtekoa da. Generoari dagokionez, kasuen % 56 emakumeak dira eta % 44 gizonak.

Ospitaleetako egoerak egonkor jarraitzen du eta 42 paziente daude ospitaleratuta covid-19arekin Foru Erkidegoko zentroetan; horietatik 12 ZIUetan daude. Atzo lau pertsona ospitaleratu zituten, bat ere ez ZIUetan, eta 71 urteko gizon bat hil da. Nafarroan, 1.189 heriotza izan dira guztira covid-19agatik.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatua, eguneroko datuen arabera, 62.312koa da Nafarroan.

427.000 dosi baino gehiago eman dira

Atzo 10.029 dosi eman zituzten (gehien inokulatu den eguna), eta, ondorioz, 427.644 txerto jarri dituzte jada, Nafarroan orain arte jaso diren 466.785 txertoetatik.

Orain arte 160.641 pertsonak osatu dute txertoaren jarraibide osoa, atzo bigarren dosia (3.062) jaso ostean.

Bestalde, Euskadin hobetu egin dira R0 indizea (0,97), intzidentzia-tasa metatua (204 kasu) eta ospitaleetako presioa (83 gaixo ZIUetan eta 155 gela arruntetan). Bestalde, ostegunean 325 positibo berri zenbatu zituzten.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X