KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egonkor jarraitzen du kutsatze-kateak Nafarroan, atzo 59 covid kasu berri zenbatuta

Zazpigarren egunez jarraian, 70 kutsatze baino gutxiago zenbatu dira Foru Erkidegoan. Bestalde, azken sei egunotan ez da inor hil koronabirusagatik.
Gizonezko bat txertoa jasotzen, Nafarroan.
Gizonezko bat txertoa jasotzen, Nafarroan. Argazkia: EFE.

Nafarroan egonkor jarraitzen du covid-19aren kutsatze-kateak, azken orduotan 59 kasu berri zenbatu ondoren, bezperan (61) baino bi gutxiago.

Orotara, koronabirusa atzemateko 1.415 PCR proba eta test antigeno egin ziren atzo Foru Erkidegoan, eta positibitate tasa  % 4,2koa izan zen, Nafarroako Gobernuak zabaldutako behin behineko datuen arabera.

Pandemiak aste honetan Foru Erkidegoan izan duen bilakaerari erreparatuta, egunero 70 kasu baino gutxiago jaso dira: astelehenean 44 (% 2,5), asteartean 54 (% 2,6), asteazkenean 49 (% 2,9), ostegunean 61 (% 4) eta atzo, ostirala, 59.

Txertaketari dagokionez, berriz, atzo 5.417 dosi jarri ziren Nafarroan, eta horrenbestez, dagoeneko 480.818 txerto jarri dira, eta 186.720 pertsonak jada osatuta dute txertaketa prozesua.

Bestalde, Maria Chivite Nafarroako presidenteak atzo aurreratu zuenez, ekainaren 18tik aurrera neurriak arintzea espero dute.  

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X