125 kasu atzeman dituzte Euskadin, uztailaren amaieratik izandako kopururik txikiena
Covid-19aren kutsatze berrien erritmoak behera egiten jarraitzen du Euskadin, igande honetan 125 positibo berri atzeman ostean, uztailaren amaieratik izandako kopururik txikiena, 123 kasu erregistratu baitziren hilabete horretako 28an.
Positibo berriak nabarmen jaitsi dira Araban eta Bizkaian, baina ez Gipuzkoan, kasu bat gehiago atzeman baitute, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan jakitera eman duenez.
Joan den igandean 4.728 test diagnostiko egin zituzten; beraz, positibotasun tasa % 3tik behera kokatu da, % 2,6an. 125 positiboetatik 22 Araban detektatu dituzte (larunbatean baino 22 gutxiago), 54 Bizkaian (56 kutsatze gutxiago) eta 47 Gipuzkoan (aurreko egunean baino bat gehiago). Gainera, bi positibo berri izan dira Euskaditik kanpo bizi diren pertsonen artean, bat gutxiago.
Ospitaleetan, 16 pertsona ospitaleratu dituzte ostegun honetan, eta guztira 97 dira gela arruntetan dauden gaixoak (aurreko balantzean 101 ziren). Gaur egun, koronabirusa duten 60 pertsona daude ZIUetan, aurreko egunean baino bat gutxiago, baina duela astebete baino 24 gutxiago.
Intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 155 kasukoa da Euskadin 14 egunetan, eta 2020ko abuztutik lortzen ez ziren kopuruetara jaitsi da.
Joerak bere horretan jarraitzen badu, Euskadi aste honetan jaitsiko da 100.000 biztanleko 150 kasuetatik 14 egunetan, eta arrisku ertaineko egoeran sartuko da (50 eta 150 kasu artean), Osasun Ministerioak ezarritako parametroen arabera, eta transmisio ertaineko eremuan, Eusko Jaurlaritzaren Bizi Berri III Planean jasotakoaren arabera.
Arabak joan den ostegunean lortu zuen muga horretatik jaistea, eta orain 139,3ko intzidentzia du; Bizkaikoa 159,5ekoa da, eta Gipuzkoakoa, 151,15ekoa.
Bilakaera positibo hori gorabehera, Azkotiaz gain (egunak daramatza eremu gorrian), igande honetan beste bi udalerri daude zerrenda horretan: Ortuella eta Zalla (409 eta 402 kasu, hurrenez hurren).
Bestalde, gaixo batek zenbat pertsona kutsa ditzakeen adierazten duen oinarrizko birsorkuntza-tasa apur bat igo da Euskadin, 0,84tik 0,85era.
48 ikasgela itxita daude astelehen honetan Euskadin, aurreko ostiralean baino hiru gehiago (% 0,34). 38 ikastetxek dute klaseren bat itxita koronabirusaren ondorioz, joan den ostiralean baino sei gehiago.
Bestalde, Radio Vitoriak jakin ahal izan duenez, 19 pertsonak eman dute positibo Gasteizko Albertia egoitzan atzemandako agerraldi batean. Guztira 19 positibo daude (13 egoiliar eta 6 langile), eta egoiliarretako bat ospitalean dago.
Zure interesekoa izan daiteke
Motozale bat hil da AP-68 autobidean, Zuian, izandako zirkulazio istripu batean
Ibilgailuaren gidaria bidera erori da ezbeharraren ondorioz.
Euskararen aldeko lasterketa eguerdian helduko da helmugara, Bilboko erdigunera
2.750 kilometro egin eta lekukoa eskuz esku 3.436 aldiz pasatu ostean, Bizkaiko hiriburua harrapatuko du Korrikak. Bertan jakingo dugu nork idatzi duen 10 egunez lekuko barruan gordeta eraman duten mezua, egileak berak irakurriko baitu. AEKk festa erraldoia prestatu du 24. Korrikari amaiera emateko.
EAEko Auzitegi Nagusiak bi egonkortze prozesu eten ditu C2 euskara maila eskatzeagatik
Zehazki, udal idazkari eta kontu-hartzaile postuetarako IVAPek emandako bi ebazpen utzi ditu bertan behera Auzitegiak. Eusko Jaurlaritza epaia aztertzen ari da kasazio helegitea aurkeztuko duen erabakitzeko.
Gasteizen bikote homosexual bati eraso egin zion adingabea atxilotu dute berriro, hiru gazte sastakatzeagatik
EITBk baieztatu duenez, 17 urteko gaztea kanporatzeko eskaera egin behar zuen Arabako Aldundiak. Atzo, bertan, epailearen aurrera eraman zuten, eta Eusko Jaurlaritzaren gazteentzako justizia zentro batean sartzea agindu zuen honek.
Pertsona bat hil da Arrasaten, bi ibilgailuren arteko istripu batean
GI-627 errepidean gertatu da ezbeharra, Aretxabaletarako noranzkoan. Errepidea itxita egon da errepidea garbitu bitartean, baina lanak amaitutakoan ireki dute.
Deabruek sutan jarri dute Korrika Debagoienean barrena
Lekittoko Deabruak kale antzerki taldeak hartu du lekukoa Oñatitik Bergarara bidean, eta hankaz gora jarri dute ibilbidea su eta txinpartekin.
Ordu aldaketa: Bueltan da udako ordutegia
Martxoaren 28tik (larunbata) 29ra (igandea) bitarteko goizaldean, 02:00etan ordua aldatu egin beharko da, eta 03:00ak izango dira. Atseden hartzeko ordubete gutxiago egongo da. Egungo ordutegi ereduarekin jarraitzeko beharrak eztabaida sortzen du, batez ere bi arrazoi garrantzitsu direla eta: Osasuna eta energia kostua.
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.