KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egonkor jarraitzen du pandemiak EAEn, 161 kasu berri eta % 2,9ko positibitatearekin

Atzo 26 positibo izan ziren Araban, 102 Bizkaian eta 31 Gipuzkoan. Une honetan 50 pertsona daude ZIUn ospitaleratuta, atzo baino hiru gehiago.
Bi emakume, maskararekin, Donostiako autobus batean, artxiboko irudian: EFE
Bi emakume, maskararekin, Donostiako autobus batean, artxiboko irudian: EFE

Covid-19aren transmisioak antzera jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan. 161 kasu berri atzeman dira larunbat honetan eta % 2,9koa da positibotasuna, eta aurreko bi egunekin alderatuz gero, ia berdinak dira datuak: 168 kasu eta % 3ko positibotasuna izan zen atzo, eta, 165 kasu eta % 2,7ko positibotasuna aurreko egunean.

Atzo, 5.502 proba diagnostiko egin ziren, Osasun Sailaren datuen arabera. Horietatik 26 positibo atera ziren Araban, 102 Bizkaian, 31 Gipuzkoan eta 2 beste autonomia-erkidego batzuetan bizi diren pertsonengan atzeman zituzten.

Ospitaleko egoerari dagokionez, larunbat honetan 16 pertsona ospitaleratu zituzten EAEn (aurreko egunean baino hiru gutxiago), eta gaur egun 50 paziente daude ZIUn, aurreko egunean baino hiru gehiago. Iazko urriaren erdialdean ZIUetan zeuden covid paziente kopuru antzekoa dago gaur egun.

Kasu berriak 43ra jaitsi dira Nafarroan, baina positibitatea % 4,8ra igo da

Larunbat honetan 43 kutsatu berri atzeman dituzte Nafarroan, bezperan baino 16 gutxiago, Foru Gobernuak igande goizean emandako behin-behineko datuen arabera.

Osasun Sailak 899 proba egin zituen atzo, eta horietatik % 4,8k eman zuten positibo.

Astean zehar, 32 kasu atzeman zituzten astelehenean Nafarroan ( % 1,9), 62 asteartean ( % 3,3), 46 asteazkenean ( % 3,2), 47 ostegunean ( % 3,2), 59 ostiralean ( % 4) eta 43 ( % 4,8) larunbat honetan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X