Abisu horia ezarri dute Erriberan 36 ºC-ko maximoak espero direla eta
Tenperaturek gora egingo dute uztaileko lehen asteburuaren hastapen honetan. Igoera hori nabarmenagoa izango da barnealdean eta Erriberan. Hori horrela, Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak muturreko tenperaturengatik abisu horia ezarri du gaurko eremu horretan.
Abisua 14:00etatik 20:00etara egongo da indarrean. Aemeten arabera, 36 ºC harrapatu daitezke Erriberako hainbat txokotan, bereziki Bardeetan.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak ez du abisurik ezarri, baina barnealdean sargori egingo duela ohartarazi du (30 ºC inguru aurreikusi ditu). Hala, Gasteizen beroenak balio horretan egongo direla iragarri du, eta Guardian, hortik gora (31 ºC). Kostaldean, berriz, 25 ºC-koak izango dira maximoak.
Iragarpenaren arabera, ostiralean ostarteak eta hodeigunean tartekatuko dira zeruan ipar partean. Hegoaldean, aldiz, giro eguzkitsua izango da nagusi. Arratsaldean hodeiak ugarituko dira, eta egunaren amaieran Ipar Euskal Herrian ekaitz kutsuko zaparradaren bat bota dezake. Haizea suabe ibiliko da, ekialdetik goizean eta iparraldetik arratsaldetik aurrera.
Larunbatean, tenperaturek behera egingo dute eta hodeiak ugarituko dira. Dena den, erdi mailako hodeiak eta goi hodeiak izango dira; horregatik, ez du ia euririk egingo, eta egitekotan ipar partean egingo luke. Horrenbestez, leku gehienetan ateri eutsiko dio. Goizaldean baliteke Ipar Euskal Herrian eta Pirinioetan trumoi ekaitzak jotzea. Hegoaldean eguraldia lasaiagoa izango da, eta tenperatura maximoak 25-30 ºC ingurukoak izango dira. Goizean mendebaldeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean iparraldetik finkatuko da.
Igandean ez da aldaketa handirik espero: giro goibelagoa ipar partean, eta hegoaldean, argiagoa. Isurialde atlantikoan baliteke han-hemenka euri zarrastaren bat botatzea, batez ere goizean eta ipar-ekialdean. Arratsaldeak aurrera egin ahala, hodeitza arinduz joango da. Ipar edo ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoek behera egingo dute. Isurialde atlantikoan 20 ºC-ren bueltan geldituko dira, eta barnealdean, oro har, 25 ºC-ren azpitik.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, Poliziarengandik ihesi zihoala bost ibilgailurekin talka egin eta zortzi pertsona zauritu ostean
Polizia iturrien arabera, agenteak berarengana hurbildu ziren, ustez estupefazienteak kontsumitu ostean kotxea gidatzera zihoalako.
Epaileak aske utzi ditu Hezbolarekin zerikusia dutelakoan Bizkaian atxilotutako bi lagunak
Pasaporteak kendu dizkiete eta hamabost egunean behin epaitegian agertu beharko dute. Bi gazteak Iranekin bat plataformako kideak dira; talde horrek "inperialismo genozida salatzearen" aurkako kanpaina bat salatu du.
Emakume bat hil da Tuteran, auto istripu batean
Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da, gaur arratsaldean. Hildako emakumeak gidatzen zuen autoak kamioi bat jo du aurrez aurre.
Osakidetzak gezurtatu egin du igandeko erizaintzako proba beroagatik bertan behera geratu dela
Osasun Sailak zehaztu du proba aurreikusita zegoen bezala egingo dutela, eta gogorarazi du Osakidetzak bere kanal ofizialen bidez ematen duela balizko aldaketen berri.
Iganderako aurreikusitako hainbat ekitaldi bertan behera utzi dituzte, bero handia dela eta
Bilbon, hiribilduaren sorreraren 726. urteurrenaren desfile ofiziala ez dute egingo. Bestalde, Gogorak bertan behera utzi du Artxandan egin behar zuen gudari eta milizianoen omenaldia. Sopelan, Kosta Trail mendi lasterketa bertan behera geratu da, eta Barakaldon hainbat ekitaldi moldatu dituzte.
Osakidetza kontaktuak bilatzen ari da Trapagarango klub batean tuberkulosi kasu bat antzeman ondoren
Euskal Osasun Zerbitzua proba diagnostikoak zabaltzea eta establezimenduko langileak banan-banan deitzea aztertzen ari da, miaketa osatzeko eta kutsatze berriak baztertzeko.
Basauriko banketxe batean lapurreta egin zuen gizonaren bila ari da Ertzaintza
Lapurreta ostegunean gertatu zen, 14:45 aldera, eta gizonak dirua hartu eta ihes egitea lortu zuen. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, eta oraingoz ez du lapurretaren inguruko datu gehiagorik zabaldu.
Landa eremuetako mugikortasuna aztertuta, EAEko herriguneetako 3 kotxeko 2 daude hiriguneetan
Saretzen txostenean aztertu dituzten Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren azken erregistro ofizialen arabera, Hego Euskal Herriko landa eremuetan metropolietan baino % 55 auto gehiago daude biztanleko, eta toki batzuetan bizilagunak baino gehiago dira kotxeak.
Gero eta emakume gidari gehiago dago Hego Euskal Herrian: gizonena halako bi baino gehiago hazi da kopurua azken hamarkadan
2014tik 2024ra, gidabaimena duten emakumeen kopurua % 14raino igo da Nafarroan, gizonen % 6,6ren aurretik; EAEn, aldea hirukoiztu ere egin da ia. Genero-arrakala estutzen ari da horretan, nahiz eta oraindik gizonak gehiago diren errepideetan.
Saretzen txostenaren bitxikeriak: bizilagun baino auto gehiago dituzten herriak eta emakumezko gidaririk gabeko udalerriak
Hegoaldeko mugikortasunaren berezitasunak azaleratu ditu Saretzen txostenak, besteak beste, Bizkaia motorren kopuruaren hazkundean nagusi dela, eta Nafarroak Hegoaldeko autorik zaharrenak dituela.