Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Futbol estadioetako edukierak % 60ra artekoak izan ahalko dira, baina EAEn % 30ekoak izango dira oraingoz

Osasun Ministerioak eta erkidegoek edukiera berriak onartu dituzte. Nafarroan, Foru Gobernuak ez du oraingoz baieztatu % 60ko edukiera baimenduko duen.
Sadarren % 60ko edukiera ezarri ahalko dute, Foru Gobernuak baimentzen badu. Argazkia: EFE
Sadarren % 60ko edukiera ezarri ahalko dute, Foru Gobernuak baimentzen badu. Argazkia: EFE

Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoek estadioetan baimendutako gehienezko edukierak handitzea adostu dute asteazken honetan. Hain zuzen ere, futbol estadioetan % 60 artekoak izan ahalko dira, eta saskibaloi pabiloietan, aldiz, % 40koak.

Euskal Autonomia Erkidegoan, baina, edukierak % 30ekoak izango dira oraindik, astelehenean LABIk % 20tik % 30era igotzea erabaki zuelako. Nafarroan, bestalde, Foru Gobernuak ez du oraindik iragarri % 60ko edukiera baimenduko duen.

Osasun Ministerioak eta erkidegoek osatzen duten Lurraldearteko Osasun Batzordeak bilera egin du gaur, eta irail osoan indarrean izango diren aipatu edukierak onartu ditu. Hori bai, erkidegoek beste portzentaje zorrotzagoak ezarri ahalko dituzte. Orain arte, Estatu osoan gehienez baimendutako aire zabaleko estadioetako edukiera % 40koa zen Estatu osoan, eta pabiloi itxietakoa, aldiz, % 30ekoa.

EAEko Lehen Mailako futbol estadioetan, hauek dira oraingoz baimenduta dauden edukierak: 16.000 pertsona San Mamesen, 11.850 Anoetan eta 6.000 Mendizorrotzan.

Zure interesekoa izan daiteke

ELA, LAB eta Steilas kalera atera dira Bilbon euskararen alde
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk, LABek eta Steilasek ausardia eskatu diete alderdi politikoei eta euskaldunen hizkuntza eskubideak aldarrikatu dituzte

Lakuntzak (ELA) adierazi du milaka pertsona batu dituen gaur arratsaldeko mobilizazioaren asmoa zela "euskarak bizi duen erasoaldi politiko eta judizialari erantzun antolatu bat ematea". Aranburuk (LAB), bestalde, iritzi dio "gaztelania inposatu nahi dutela eta administrazioko langileei euskaraz lan egiteko eskubidea zaildu nahi dietela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X