Nafarroak 23 positibo zenbatu ditu hildakorik gabeko egun batean
Nafarroan 23 positibo berri atzeman dituzte ostegun honetan, Foru Gobernuak emandako datuen arabera. Gainera, ez da inor hil eta erietxeetako egoera egonkor mantendu da: 42 pertsona daude ospitaleratuta, eta horietatik 13 larri ZIUetan.
Bezperan baino bost gehiago dira, baina 30eko langatik behera geratu dira zortzigarren egunez jarraian. Duela astebete zenbatutakoak baino bost gutxiago dira, eta duela 14 egun baino 25 gutxiago. Positibotasun tasa % 1,3n dago.
Ostegun honetan pertsona bat eraman behar izan zuten Osasunbideko ospitaleetara, koronabirusak jota haren osasun egoerak okerrera eginda. Hortaz, 42 pertsona daude erietxeratuta, eta horietatik 13 larri. Zorionez, ez da inor hil azken orduetan eta pandemia hasi zenetik hildakoak 1.243 dira.
Udalerri eta osasun guneei dagokienez, aipagarriak dira Burgin atzemandako lau kasuak. Gainerakoan, Iruñeko Arrotxapea eta Txantrea auzoetan eta Beran bina positibo hauteman dituzte. Azkenik, kutsatzeren bat atzerman duten gainerako herrietan kasu bakarra atzeman dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyonnais partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak