Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko motozale bat hil da Burgosen izandako istripu batean

Ezbeharra Manzanedo udalerrian gertatu da. 52 urteko gizona motorrarekin erori da eta bertan zendu da.

Bilboko motozale bat hil da astearte arratsaldean Burgosen izandako istripu batean. Ezbeharra N-232 errepidean gertatu da, Manzanedo udalerriaren parean.

Antza, motorrean zihoala erori egin da eta larri zauritu da. Pertsona batzuek topatu dute, eta larrialdi zerbitzuak ohartarazi dituzte berehala.

Guardia Zibila, anbulantzia bat eta helikoptero bat bertaratu dira istripua izan den tokira. Tamalez, baina, ezin izan dute suspertu, eta motozale bilbotarra bertan zendu da.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X