MANIFESTAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Onkologikoa Osakidetzan erabat txertatzeko eskatu dute langileek Donostian

Batetik, minbiziaren kontrako osasun zentroa desegiten ari direla salatu dute, eta bestetik, langileak sare publikoan barneratzeko eskatu dute.
Onkologikoko langilean gaurko manifestazioan, Donostian. Argazkia: EFE
Onkologikoko langilean gaurko manifestazioan, Donostian. Argazkia: EFE

Onkologikoa "bizirik" nahi dutela aldarrikatu dute bertako langileek larunbat goizean Donostian egindako manifestazioan.  Minbiziaren prebentzio, diagnostiko eta tratamenduan erreferentzia den zentroa sare publikoari erabat lotzea eta bere izaera eta langileen etorkizuna bermatzeko eskatu diete Eusko Jaurlaritzari eta Kutxa Fundazioari.

Onkologikoa Osakidetzaren sare publikoan sartzeko prozesua abiatu eta bi urtera zehaztu beharreko bi gai daudela oraindik esan dute langileek: lehena, Onkologikoaren eredua; eta bigarrena, langileen etorkizuna.

Osasun zentroaren ereduari dagokionez, minbizia tratatzeko "zentro monografiko izaera galtzen" ari dela salatu dute. Jon Galfarsoro Langile Batzordeko idazkariak azaldu duenez, "2019an Analisi Klinikoen eta Anatomia Patologikoaren zerbitzuak kendu ziren, eta, ondoren, Endoskopien bi gelak. Onkologikoko Bular Unitatea ere badirudi desegin egin nahi dutela, eta ondorioz, Onkologikoko kirurgia kimioterapia emateko gailuak jartzera mugatzen ari da, eta pixkanaka bularreko kirurgia eta digestio-sistema desagertzen ari da".

Ildo horretan, Eusko Jaurlaritza Onkologikoa "desegiten" ari dela salatu dute langileek eta horren erakusle direla, besteak beste, ospitalizazioa %20ra murriztu izana eta kirofanoen erabilera murritza.

Langileei dagokienez, Osakidetzako lan kontratudunak izatea eskatu dute, eta urrats hori egiteko aurrekariak badaudela ekarri dute gogora.

Personal de Onkologikoa en la manifestación de hoy en Donostia. Foto: EFE Personal de Onkologikoa en la manifestación de hoy en Donostia. Foto: EFE

Langile Batzordeak deitutako manifestazioa Eusko Jaurlaritza Donostian duen ordezkaritzaren aurrean amaitu da eta protestarekin bat egin dute, besteak beste, erietxeko erabiltzaileen batzordeak, LAB sindikatuak, EH Bilduk, Ezker Anitzak eta Podemos-Ahal duguk.  

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X