Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakumeen aurkako indarkeriagatik 4.000 esku-hartzetik gora egin behar izan ditu Poliziak irailera arte

2.400 salaketa jaso, eta ofizioz 1.603 esku-hartze egin dituzte. "Tratu txarrak jasotzen dituen emakume bakoitza porrot bat da guretzat", esan du Beatriz Artolazabal Berdintasun sailburuak.
Artxiboko irudia: EiTB Media
Artxiboko irudia: EiTB Media

Emakumeen aurkako indarkeriagatik 4.003 esku-hartze egin behar izan ditu Poliziak irailera arte, Euskadin. 2.400 salaketa jaso, eta ofizioz 1.603 esku-hartze egin dituzte, Segurtasun Sailak jakitera emandako eta Emakundek bildutako datuen arabera.

Bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeriarekin lotutako kasuak 2.838 izan dira, etxeko indarkeriarekin lotutakoak 853 izan dira, eta sexu-askatasunaren aurkako delituak, 312. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Araban 601 esku-hartze egin behar izan ditu Poliziak, Bizkaian 2.147 eta Gipuzkoan 1.255.

"Tratu txarrak jasotzen dituen emakume bakoitza porrot bat da guretzat. Horietako bakoitzagatik, indarkeria matxistaren aurkako borroka lehentasuna da Jaurlaritzarentzat eta gaur hemen ordezkatuta zaudeten taldeentzat", adierazi du Beatriz Artolazabal Berdintasun sailburuak. Indarkeria matxistaren biktimak artatzeko talde berezien lehen bilera egin dute astelehen honetan.

Horrela, sailburuarekin batera, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritza (SATEVI), Emakumeen aurkako Indarkeriaren Koordinazio Zentroa, Biktimak Artatzeko Zerbitzua, Zurekin programa eta Familia Biltzeko Tokiak izan dira ordezkatuta bileran, baita Emakunde eta Ertzaintzako indarkeria matxistaren aurkako taldea ere.

Biktimak artatzeko aukerak areagotzeko garrantziari buruzko gogoeta egin du bertan sailburuak.

SATEVIk 2.421 dei artatu ditu aurten emakumeen aurkako indarkeriarekin lotuta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X