Bildarratzek adingabeen gurasoei eskatu die eskolan bezain arduratsu izateko eskolaz kanpo ere
Gaur egun 109 gela daude itxia Euskal Autonomia Erkidegoan; bestela esanda, "17.300 gela baino gehiago daude zabalik", Jokin Bildarratzen hitzetan, "gelen % 99,4, beraz". Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua "kezkatuta" dago, baina, gaineratu duenez, "kualitatiboki nahiz kuantitatiboki, duela urtebete baino hobeto gaude". Esan duenez, "lan ona egiten ari dira ikastetxeetan".
Hezkuntza Sailak ez du astero-astero ebaluatzen diren protokoloak aldatzerik aurreikusten. Hori bai, gurasoei eskatu diete ikastetxeetatik kanpo ere "eskoletan garen bezain arduratsuak" izatea, eta ez erlaxatzeko gomendatu die, bilkurarik edo urtebetetze-festarik ez egiteko. Adierazi duenez, gaur edo bihar ohar bat bidaliko dute ikastetxe guztietara, eskolako orduez kanpo egiten diren ekintza horietan gurasoek neurriak har ditzaten gomendatuz.
Bildarratzek adierazi duenez, "itxita dauden gela ia guztiak 12 urtez azpiko ikasleenak dira", eta, horregatik, espero du 12 urte baino gutxiagokoen txertaketari esker buelta emango zaiola egoera horri. Europako Sendagaien Agentziak adin txikikoen txertaketarako baimena aste honetan ematea espero du Jaurlaritzak, hilaren 26an, zehazki; hortik aurrera, "lehenbailehen eta ahalik eta azkarren" txertatzea nahiko luke sailak. Bildarratzen ustez, "zentzudunena txertatzea da", txertatzen ez diren pertsonek "ospitalera joateko lau aldiz arrisku gehiago" baitute.
Txertu gabeko 12 urtetik gorakoen kasuan, sailburuak uste du 20-29 urte bitartekoen txertatze-tasa oraindik ere hobetu daitekeela; horregatik ari dira hezkuntza zentroetara banan bana joaten, "txertatze portzentajeak ikusten eta irakasleen bidez ikasleak txertatzera animatzen". Lan horri esker, txertatze-maila % 1,5 igo dela ziurtatu du. Edonola ere, EAEko txertatze-tasa orokorra % 90ekoa dela nabarmendu du.
Bestetik azaldu du, covid pasaportea "lagungarri izango zela, zalantzarik gabe", baina, hala ere, Eusko Jaurlaritzak ez du Gorenera joko, ez dutelako gisa honetako aferak judizializatzerik nahi, "azken finean, Gorena ez da ildo horretatik berme gehien emango dizkigun epaitegia ere". Hori bai, Sanchezen Gobernuari eskatu dio "irtenbideak emateko neurri argiak hartzeko", erkidego bakoitzeko epaitegiak erabaki desberdinak hartzen baitira gai beraren gainean.
Etorkizuneko Hezkuntza Lege berriari dagokionez, esan du "aurrerapen handiak" daudela, "batez ere jarreretan eta lanean". Hezkuntza sailburuak esan du hogei bileratan izan dela dagoeneko, talde oso txikitan, ikastetxeetako zuzendariekin eta sindikatuekin, eta abendurako "400 zuzendari ingururekin" elkartuko dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Kantauri itsasoko ura 25,2 graduan dago, inoiz baino epelago
Ekainean, normalean, itsasoko ura 18 graduren bueltan egoten bada ere, gaur, ekainaren 24an, Donostiako Aquariumean egindako neurketak Kantauri itsasoko ura 25,2 gradutan dagoela erakutsi du, inoiz baino beroago.
Anne Baskaran Egido gasteiztarraren "Zuriaren, zure, gure... jaiak" izango da aurtengo Gasteizko jaietako kartela
Egileak azaldu du kartelak "Gasteizko jaiak bizitzeko dauden modu anitzak" islatu nahi dituela.
Ertzaintzak Euskadin erregistratutako gorroto delituak % 18 jaitsi dira 2025ean
Kasu horiei buruzko txostenaren egileek jaitsiera hori tentuz interpretatzeko eskatu dute, delitu asko ez baitira salatzen.
Sanferminek 516 ekitaldi izango dituzte, eta protagonismo handiagoa hartuko dute aurten haurrek eta auzoek
Asteazken honetan aurkeztu dute egitarau ofiziala, askotarikoentzako musika, jolasak, erakusketak, su artifizialak, kirol jarduerak, antzerkia, kalejira, ganadu-feria eta prozesioa biltzen dituena. Txupina uztailaren 6an jaurtiko dute, eta festak eztanda egingo du hilaren 14ra arte.
Bilbok badu kartela Aste Nagusirako: "Besarkada urdin bat Bilborentzat"
Juan Manuel Martinez Rodriguezen obra abuztuaren 22tik 30era ospatuko den Bilboko Aste Nagusiaren irudi ofiziala izango da.
"Naruto" anime japoniar arrakastatsua, estreinakoz euskaraz, EITBren PRIMERAN plataforman
Ostegun honetan, ekainak 25, estreinatuko ditu PRIMERANek lehen bost atalak. Guztira 52 kapitulu eskainiko ditu, ostiralero bost berri, lehen aldiz euskaraz bikoiztuta. Estreinaldiaren bezperan, EITBk aurrestreinaldi esklusiboa antolatu du Bilboko egoitzan. Gaur izango da, 18:00etan, Multibox aretoan, eta lehen lau atalak izango dira ikusgai.
"Ihesi, norbera izateko": Trumpen Amerikatik ihes egin eta Euskal Herrian bizi diren transen familien testigantzak jaso ditu EITBk
Seme-alaba transak dituzten zenbait familiak Estatu Batuak utzi eta Euskal Herrira etorri dira. EITBk haien lekukotasunak bildu ditu Ihesi, norbera izateko dokumentalean. Lehenengo erreportajeak asteazken honetako albistegietan ikusi ahal izango dira.
Osakidetzak eTXERTOA ezarri du txertoen kontrola eta segurtasuna hobetzeko
Sistema Bilbo-Basurtu ESIko zenbait zentrotan probatzen ari dira, eta txerto bakoitzaren funtsezko datuak automatikoki erregistratu ahal izango dira eman aurretik.
Bi pertsona zauritu dira Leioako ostalaritzako lokal batean izandako gas-leherketa baten ondorioz
Gertakariaren ondorioz, kaltetutako eraikineko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, eta udal-teknikariak kalteak ebaluatzen ari dira, Iparragirre kalean.
Zalduondoko (Araba) baso-sutea kontrolatzen saiatzeko lanean jarraitzen dute
Gaur goizaldean Galarreta mendiaren goialdean, Zalduondon (Araba), piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen zuen 21:00etan, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.