Covid pasaportea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auzitegi Gorenak ontzat jo du EAEn covid ziurtagiria ezartzea

Auzitegi Gorenak argi berdea eman dio Eusko Jaurlaritzari covid ziurtagiria eskatzeko, gaueko aisialdirako lokaletan eta 50 lagunetik gorako jatetxeetan sartzeko. Iñigo Urkullu lehendakariaren ahotan, covid ziurtagiria "tresna bat gehiago" izango da kutsatzeak gelditzeko lanean.
18:00 - 20:00
Noiz ezarriko du Jaurlaritzak covid ziurtagiria?

Espainiako Auzitegi Gorenak baimena eman dio Eusko Jaurlaritzari covid ziurtagiria eskatzeko, gaueko aisialdirako lokaletan eta 50 lagunetik gorako jatetxeetan sartzeko. Horrela, aintzat hartu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren ezezkoaren aurrean Jaurlaritzak aurkeztu zuen errekurtsoa.

Gotzone Sagarduik Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan baieztatu du -Gorenaren ebazpena jakin baino minutu batzuk lehenago-, Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdia aktibatuko duela Auzitegi Gorenak hala bermatuz gero. Behin ebazpena jakinda eta kazetarien galderei erantzunez, Bingen Zupiria Gobernuko bozeramaileak baieztatu du lehendakariak erabakiko duela orain noiz sartuko den indarrean neurria.

Iñigo Urkullu lehendakariaren ahotan, covid ziurtagiria "tresna bat gehiago" izango da kutsatzeak gelditzeko lanean. Hala ere, lehendakariak ez du osasun larrialdia noiz ezarriko den zehaztu.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluaren bileran hitza hartu du buruzagi politikoak. Urkulluk azaldu duenez, "martxan ditugun eta martxan jarriko ditugun neurriak arintzea posible egingo duen beste tresna bat gehiago da. Kutsatzeak gelditzeko eta osasun publikoa bermatzeko guztia izanen da beharrezkoa, pandemia gaiztotzen ari den honetan".

18:00 - 20:00

Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salaren Laugarren Sekzioak gehiengoz onartu du helegitea. Antonio Fonseca-Herrero epaileak boto partikularra eman du, eta horren edukia datozen egunetan jakinaraziko dute, baita epaiarena ere.

Horrela, Auzitegi Gorenak bat egin du Fiskaltzaren iritziarekin, hark ere covid ziurtagiria bermatzearen alde egin baitzuen, proportzionaltasun- eta behar-baldintzak betetzen direlako.

Gainera, Fiskaltzak Galiziako Xustizako Auzitegi Nagusiaren epaia aipatu zuen, zeinak baimena eman zion Xuntari covid pasaportea aurkeztera behartzeko herritarrak ospitale publiko eta pribatuetara nahiz ostalaritzako lokaletara sartzeko.

Hasiera batean, Eusko Jaurlaritzak helegiterik ez aurkeztea erabaki zuen, gaia ez judizializatzeko, auzitegi autonomikoak Jaurlaritzaren asmoen aurka egin izan zuen beste aldi batzuetan bezala. 

Hala ere, Eusko Jaurlaritzako zerbitzu juridikoek errekurtsoa erregistratu zuten joan den asteazkenean covid pasaportea baliozkotzea eskatuz bertan, gaueko aisialdirako leku eta establezimendu jakin batzuetara eta 50 lagunetik gora har ditzaketen jatetxeetara sartzeko, "pandemiaren egungo gorakada geldiarazteko".

Iñigo Urkulluren Gobernuak neurriaren proportzionaltasuna defendatu izan du, eskubideen murrizketa orok "beharrezkoa eta egokia" izan behar duelako "bizitzeko eta osasuna babesteko eskubide goren bat babesteko".

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X