Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetza 45 urteko herritarrei hirugarren dosia jasotzeko hitzordua ematen hasi da

Euskadik covid-19aren aurkako 759.927 hirugarren dosi eman ditu oraingoz. Honenbestez, 12 urtez gorako biztanleen % 41,9k jaso dute dagoeneko.
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Osakidetza 45 urteko herritarrei hirugarren dosia jasotzeko hitzordua ematen hasi da, EiTB Mediak jakin ahal izan duenez.

Euskadik covid-19aren aurkako 759.927 hirugarren dosi eman ditu oraingoz. Honenbestez, 12 urtez gorako biztanleen % 41,9k jaso dute dagoeneko.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duen azken txertaketa txostenaren arabera, guztira, covidaren kontrako 4.160.443 txerto eman dituzte, lehen eta bigarren dosiak barne, baita dosi bakarrekoak eta hirugarren dosiak ere.

Horrela, gutxienez dosi bat hartu dute 1.836.464 pertsonak, eta 1.814.088k immunizazio osoa jaso dute.

Txerto pediatrikoaren kasuan, 5-11 adin tartera bideratutakoa, EAEk jasotako 60.000 dosien % 84,5 banatu dituzte. 5 eta 11 urte arteko adingabeei emandako 50.690 txertoetatik 6.004 dosi bakarrekoak izan dira.

Hirugarren dosiari dagokionez, oraingoz 30.538 hirugarren dosi jaso dituzte 90 urtez gorakoek (% 95,9), 80-89 adin tartekoek 112.379 (% 92,9), 70 eta 79 urte artekoek 194.247 (% 93,2), 60-69 adin tarteko 217.678 pertsonak (% 80) eta 60 urtez azpiko 205.085 pertsonak (% 17,3).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X