Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sagarduik defendatu egin du covid pasaportea luzatzea, transmisioa "muturrekoa" delako

Osasun sailburuak gogorarazi du txertaketa "sustatzeko" neurria dela ziurtagiria.
Covid ziurtagiria. Argazkia: EFE
Covid ziurtagiria. Argazkia: EFE

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak azaldu du egun koronabirusaren transmisioa "muturrekoa" delako eskatu duela Gobernuak covid pasaportea luzatzea.

Hain zuzen ere, txertaketa ziurtagiria otsailaren 1etik 13ra arte luzatzea eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariaren Exekutiboak EAEko Auzitegi Nagusiari, eta epaileek asteartean aztertuko dute eskaera.

"Herritarren artean txertaketa sustatzeko neurria da pasaportea", laburbildu du sailburuak, LABIren bileraren ostean egindako agerraldian. Bilera horretan, murrizketak otsailaren 13ra arte luzatzea erabaki du LABIk.

Sagarduiren hitzetan, azken asteetan ospitaleratutako pertsona gehienak, % 70 inguru, txertatu gabe daude. Horregatik, txertaketa "prebentzio neurria" dela adierazi du, covid-19aren "kutsakortasuna ahultzeko".

"Pasaportea eskatzea lagungarri izaten ari da txertaketa tasak hobetzeko", nabarmendu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Begoña Pedrosa
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Begoña Pedrosa: "Irakasleen eskubideen edo euren lanaren aurkako edozein jokabide onartezina da"

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak babesa adierazi nahi izan dio Santurtziko ikastetxe bateko ikasle talde baten jazarpenaren biktima izan den irakasleari. "Ikastetxeak Ikasleen Eskubideei eta Betebeharren Dekretuaren esparruan aurreikusitako prozedurak aktibatu ditu, eta sailetik prozesu horri laguntzen jarraituko dugu, hurbiltasun eta errespetu osoz", adierazi du Pedrosak.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X