indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

24 urteko gizon bat atxilotu dute, Bilboko igogailu publiko batean emakume bati sexu erasoa egiteagatik

Asteazkenean atxilotu zuten, martxoaren erdialdera gertatutakoa jakin ondoren. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak gizon bati buruzko zenbait abisu jasoak zituzten azkenaldian; hainbatetan, bide publikoan, emakumeei hurbildu izanagatik edo horiek jarraitu izanagatik, erasotuta sentiarazi zielarik.

24 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, Udaltzaingoarekin lankidetzan, Bilboko Masustegi auzoko igogailu publiko batean emakume bati sexu erasoa egiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera.

Asteazkenean atxilotu zuten; martxoaren erdialdera, igogailu publiko batean, gizonak emakume bati sexu erasoa egin ziola jakin ondoren.

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak gizon bati buruzko zenbait abisu jasoak zituzten azkenaldian; hainbatetan, bide publikoan, emakumeei hurbildu izanagatik edo horiek jarraitu izanagatik, erasotuta sentiarazi zielarik.

Azkenean, agenteek 24 urteko gizon bat atxilotu dute, eta sexu askatasunaren aurkako delitua egotzi diote. Atxilotua Bilboko Guardiako Epaitegiaren esku dago orain.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X