LGTBI kolektiboaren kontrako delituek nabarmen egin zuten gora 2021ean Euskadin
Eraso homofobo, lesfobo eta transfoboak nabarmen hazi ziren 2021ean Euskadin, 73 kasu zenbatzeraino, UPV/EHUk egindako "Euskadiko Gorroto Gertakariei buruzko 2021ko Txostena"ren arabera. Dokumentua Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak goizean aurkeztu du Legebiltzarrean.
2020ko datua ia halako bi izan ziren iaz. 10 kasutik 7tan, biktima gizon homosexuala izan zen, 51 salaketarekin. Pertsona transexualek zazpi salaketa aurkeztu zituzten, eta lesbianek, zazpi; bederatzi kasutan, ez zen zehaztu biktimaren nolakotasuna.
"Euskadiko Gorroto Gertakariei buruzko 2021ko Txostena" UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrako Jon Mirena Landak eta Enara Garrok zuzenduta eta koordinatuta egin da. Unibertsitateak urtero biltzen eta aztertzen ditu Ertzaintzaren aurrean aurkeztutako gorroto delituekin lotutako salaketak. Etnia, sexu, jatorri, erlijio, hizkuntza edo ideologia ezberdina duten pertsonen kontra egindako irain, mehatxu, eraso fisiko edo debekatutako ezein jarrera biltzen dira gorroto delituen baitan.
Zehazki, 2021ean 277 delitu eta 2 arau-hauste administratibo izan ziren. Txostenaren egileek nabarmendu dutenez, azken datu hori distortsionatuta egon liteke, izan ere, arau-hauste administratiboak kirol-ikuskizunetan eta sartzea ukatzeko eskubidearekin lotutakoekin (ostalaritzan eta gaueko aisialdian) ezartzen dira, eta biak ala biak oso mugatuta egon dira pandemia dela eta.
Orokorrean, gora egin zuten gorroto delituek (2020an baino % 15 gehiago). Segurtasun Sailaren arabera, nagusiki hiru dira igoera horren arrazoiak: era horretako portaeren aurkako kontzientzia eta intolerantzia handiagoa, salaketak instruitzeko polizia teknikoki hobeto prestatuta egotea edota erregistroaren sistematikan aurrera egin izana.
Eraso arrazistak eta xenofoboak, ugarienak
Aurreko urteetan bezala, gorroto delituen artean gehien-gehienak izaera arrazista edo xenofoboa duten delituak izan ziren, kopuru osoaren ia % 60 (162 kasu, 2020an baino % 40 gehiago). Biktimei dagokienez, 162 pertsonetako gehienak arabiarrak izan ziren behin berriro ere (47 kasu, ia % 30), eta ondoren, pertsona latinoamerikarrak eta beltzak.
Gainerakoan, eta tarte handi batera, egon ziren honako arrazoiengatik egindako erasoak: sexua (17 kasu, % 6,1), dibertsitate funtzionala (10 kasu, % 3,6), ideologia edo orientazio politikoa (10 kasu, % 3,6), sinesmen edo praktika erlijiosoak (3 kasu, % 1) eta aporofobia —pobreziaren eta pertsona pobreen aurka egindako erasoak— (2 kasu, % 0,7).
Erasotzailearen profila honakoa da: jatorriz euskal herritarra den 35 urte inguruko gizonezkoa. Dena dela, txostengileek ohartarazi dute adingabe erasotzaileen kopurua bikoiztu egin dela azken urtean: 2020an 14 pertsona auzipetu zituzten; 2021ean, 32.
Erasoen erdia, Bizkaian
Lurraldeka, Bizkaia izan zen gorroto delitu gehien erregistratu zituena, guztien % 52,7rekin; Gipuzkoan, kasuen % 31 erregistratu zituzten, eta Araban, % 15,8. Hiri eta herriei dagokienez, honakoak egon ziren zerrendaren buru: Bilbo, guztien % 16,6; Gasteiz, % 12,7; eta Irun, % 11,6.
Azkenik, aipatu behar da delitu gehienak kalean gertatzen dira, arratsaldez eta gauez bereziki.
Zure interesekoa izan daiteke
Parapentista bat larri zauritu da Baigura mendian, Lapurdi eta Baxe Nafarroako mugan
25 urteko gaztea erori eta maldaren kontra jo zen larunbat goizean. Lekuko batek eman zuen istriparen berri eta larrialdi zerbitzuek erreskatatu ondoren, Baionako ospitalera eraman zuten larri zaurituta.
Izurde bat hilda agertu da Zumaiako Itzurun hondartzan
Goizean goiz hondartzan paseatzen ari ziren lagun batzuek eman dute abisua. Dirudienez, egunak zeramatzan hilda bi metro luze inguru zituen izurdea, eta azken egunetako itsaso zakarrak eraman du hondartzaraino.
'Errespetua' ekimena abiatu du Bizkaiko Foru Aldundiak Eskola Kirolean, gurasoen jarrera desegokiak goraka doazela ikusita
Larunbat honetatik aurrera, eskubaloi, futbol eta saskibaloi partiden aurretik, “Errespetua” leloa duen pankarta erakutsiko dute Eskola Kirolean parte hartzen duten neska-mutilek. Familiei tentsioa baretzeko deia egin nahi diete horrela, sarritan gurasoen aldetik baitatoz jokabide txarrak. Irain gehienak epaileek jasotzen dituzte.
Herritarrek eta erakundeetako ordezkariek ozen salatu dute Sarrigurengo hilketa matxista
Eguesibarko Udalak deituta, ehunka pertsona bildu dira arratsaldean Tatianaren hilketa gaitzesteko. Ustezko hiltzaileak, 30 urteko bikotekideak, amari (biktimaren amaginarreba) ere eraso zion. Zorionez, ez dago hiltzeko arriskuan.
J'accuse kanpainako ekintzaileek migrazio politiken biktimak omentzeko horma-irudia egin dute
Bestalde, duela bi urteko Korrikaren lehen egunean 36 pertsona migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako 7 lagunen absoluzioa txalotu dute, "garaipen ederra" izan delako.
Festa giroa Valentzian, Kosner Baskoniari Kopa irabazten laguntzeko helburuarekin
Ospakizun gaua igarota, txarangaren erritmora esnatu dira zaleak. Kosner Baskoniak gaur gauean jokatuko du Errege Kopako finalerako txartela eskuratzeko partida erabakigarria, Bartzelonaren aurka.
Ibilgailu batek su hartu du Arantzazun, biribilgune baten ondoan matxuratuta
Ibilgailu batek su hartu du larunbat goizean Arantzazun, biribilgune baten ondoan, matxura mekaniko baten ondorioz. Ez da inor zauritu, baina garrek inguruan zeuden edukiontziak kiskali dituzte.
Sarrigurengo hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute Iruñean
Itaia talde feministak deituta, dozenaka pertsona elkartu dira Iruñeko Udaletxe plazan, Sarrigurenengo hilketa matxista eta "indarkeria matxista egiturazkoa" dela salatzeko.
Gizon batek emaztea hil du eta ama larri zauritu Sarrigurenen
Hilketa matxista ostiral arratsaldean jazo da, bikotearen etxean. Eguesibarko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak hilketa gaitzetsi du, eta hiru dolu egun ezarri ditu eta elkarretaratzea deitu du gaurko.
Eguesibarko Udalak Sarrigurengo hilketa salatzeko hiru dolu egun ezarri ditu eta gaitzespen bilkura deitu du gaurko
Bozeramaileen Batzordeko talde guztiek adierazpen instituzionala onartu dute hilketa matxistaren kontra, baita indarkeria matxista adierazpen ororen kontra ere. Gertatutakoa "erabat gaitzetsi" eta euren haserrea adierazi dute. Elkarretaratzea 17:00etan egingo dute udaletxearen aurrean.