Unibertsitate lege berriak titulu laburragoak sortu asmo ditu, prestakuntza jarraitua bultzatzeko
Joan Subirats Espainiako Gobernuko Unibertsitate ministroak Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoaren aurreproiektua (gazteleraz, LOSU) aurkeztu du gaur. Berrikuntzen artean, mikroegiaztagiriak deitu dituzten ikasketa mota batzuk erantsi dituzte: iraupenez graduak baino laburragoak izango dira eta horiek egiteko ez dira hain baldintza zorrotzak bete beharko (zenbait kasutan, ez da titulua eskatuko). Asmoa da prestakuntza jarraitua bultzatzea, "unibertsitate ikasketak betiko ez" direla sinistuta baitago Ministerioa.
Ministroak jakinarazi duenez, "datozen asteetan" eramango dute zirriborroa ministroen kontseilura, gerora, legegintzaldi honetan bertan, ganberan onar dezaten. Frankismoaz geroztik, Espainiako Estatuan onartuko duten hirugarren unibertsitate legea izango da honakoa: aurrenekoa 1983an adostu zuten, eta bigarrena, 2001.ean.
Subiratsen hitzetan, "alde batera utzi behar dugu behin unibertsitate ikasketak amaituta, horiekin lan egingo dugula bizitza osoan" eta prestakuntza jarraitua ezinbestekoa dela azpimarratu du. Horretarako, unibertsitatea "adin guztietara" zabaldu behar dela esan du, eta datua eman du, argigarri: "Unibertsitatean ari den ikasleriaren % 6k bakarrik ditu 30 urte baino gehiago".
Era berean, irakasleen eta ikerlarien behin-behinekotasunari balazta jarri nahi zaio, eta unibertsitateei bideratzen den finantzazioa Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 1era heltzea.
Subiratsek Manuel Castells aurreko ministroaren eskutik jaso du proiektua (Castellsek 2021eko abenduan utzi zuen kargua, osasun arrazoiak tarteko). Ministro karguan egon den lau hilabete pasatxotan, zirriborroa Estatuko unibertsitateetako agenteekin (errektoreak, ikasleak, sindikatuak, talde politikoak...) partekatu du Subiratsek, eta euren ekarpenekin "aberastu".
Ikasleei lanuzte akademikorako eskubidea aitortuko die legeak, eta hala, ezingo dituzte zigortu "greban" daudela, eskola batera ez badoaz ala azterketa bat egiten ez badute.
Irakasleria egonkortzeko pausoak
Legearen beste helburuetako bat irakasleria egonkortzea da. Hala, unibertsitate sisteman dauden aldi baterako kontratuen ehunekoa jaistea (egungo % 40tik % 20ra) eta funtzionarioak diren irakasleak % 51 izatetik % 55era igotzea dute helburu.
Subiratsen esanetan, doktore batek 10 urtetan lanpostu finkoa lortzea dute xede. Horretarako, honako karrera akademikoa diseinatu dute: irakaslegaiak lau urte izango ditu doktoretza aurre lanetarako, eta tesia aurkeztuta, gehienez sei urte emango ditu doktore laguntzaile kontratuarekin. "Hartara, dena ondo bidean, 10 urtetan postu finkoa lortuko du, eta irakasleria finkoaren batez besteko adina jaisten lagunduko dugu (batez bestekoa 40 urtekoa da)", azaldu du Jose Manuen Pingarron Unibertsitate idazkari nagusiak.
Unibertsitateen finantzazioa hazi egin behar dela azpimarratu du ministroak, eta BPGaren % 1 izatera heltzea jarri du helmuga (gaur egun % 0,7koa da). Subiratsek azpimarratu duenez, "erkidegoek euren ahalegina egin beharko dute, ezin diegulako unibertsitateei ahalegin gehiago eskatu finantzazioa handitu gabe".
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.