Berangoko zinegotzi baten heriotza Bilbon izandako hilketekin lotuta dagoen ikertzen ari dira
Koldo Martinez Ezker Anitzako kidea eta Elkarrekin Berango koalizioko zinegotzia 2021eko irailaren 13an hil zen, ustez arrazoi naturalak tarteko. Alabaina, EITB Mediak jakin ahal izan duenez, Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du heriotza hori Bilbon izandako krimenekin lotuta ote dagoen argitzeko.
Hain justu ere, Martinez gaur goizean Bilbon miatu duten etxebizitzan bizi zen. Hilotza etxe horretan topatu zuten, baina ordurako 10 egun zeramatzan hilda. Homizidioa izan ote zen ikertzen ari dira orain, Bilboko krimenen sokatik tiraka.
Ustezko hiltzailea ez da miaketan egon, eta Barakaldoko espetxean dago asteburuaz geroztik, joan den ostegunean bere burua entregatu eta gero. Ihes eginda zegoen. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren arabera, gaztea 2019an heldu zen Euskadira Bruselatik.
Bilbon egindako balizko sei krimen ikertzen ari da Ertzaintza, besteak beste, ustezko homizidio bat eta bi saiakera.