eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beroa Euskal Herrira itzuliko da aste honetan

Tenperaturen goranzko joera aste erdiraino mantenduko da, eta, Ebro bailaran, 40 ºC-ren inguruan izango dira tenperatura maximoak. Gaurko eta biharko, abisu horia dago ezarrita Arabako hegoaldean, Nafarroako erdialdean eta Erriberan.
Ereaga hondartza, larunbatean. Argazkia: Marcos Ferrer
Ereaga hondartza, larunbatean. Argazkia: Marcos Ferrer

Asteburuko ildoari jarraiki, beroa izango dugu lagun aste honetan. Termometroek gorantz egiten jarraituko dute aste erdiraino, ondoren egonkortzeko. Hala, tenperatura maximoak 40 ºC-ra hurbildu litezke datozen egunotan gune askotan, barnealdean bereziki.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du asteko lehen bi egunetarako Ebro pareko eskualdean muturreko tenperatura oso altuengatik. Bestalde, Espainiako Meteorologia Agentziak abisupean jarriko ditu Nafarroako erdialdea eta Erribera beroagatik. Bihar, aldiz, alerta laranja egongo da indarrean Erriberan; erdialdean abisu horia izango da. 

Gaur, astelehena, tenperaturak goranzko bideari eutsiko dio. Tenperatura maximoak beste gradu pare bat igoko dira, eta, barnealdean, bero egingo du. Ebro bailarako zenbait lekutan, maximoak 35 ºC-tik gorakoak izango dira, eta, kostaldeko altuenak, momentuz, 30 ºC-tik behera mantendu dira ziurrenik.

Eguzkia izango da jaun eta jabe eta, aurreko egunetan ez bezala, arratsaldeak aurrera egin ahala, hegoaldeko mendi inguruetan bero-hodei batzuk garatzea espero da. Arratsaldean, iparraldeko edo ipar-ekialdeko haizea bizi ibiliko da.

Asteartean, beroa zakarra izango da barnealdean eta termometroak 35 ºC ingurura igoko dira. Ebro ibarraren inguruan, berriz, langa hori gainditu eta 40 ºC-ra hurbil daitezke. Goizaldea ere epelagoa izango da, eta baliteke zenbait lekutan tenperatura minimoak 20 ºC-tik ez jaistea.

Bestelakoan, oskarbi egongo da, ondoriorik gabeko bero-hodei batzuk soilik garatuko dira barnealdeko mendi inguruetan arratsaldean. Haizea ahul ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituz.

Uneoro, eguraldiari buruzko informazio gaurkotua kontsulta dezakezu eitb.eus-en, edo zure argazkiak bidali.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X