EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Astea tenperaturen beherakadarekin hasiko da

Bilbon eta Donostian tenperatura maximoak 26 eta 24 gradutara irits daitezke, hurrenez hurren. Gasteizen, maximoak 27 °C-koak izango dira, eta, Iruñean, 30 °C-koak.
Axpe asteburu honetan. Argazkia: Txaro Ortiz de Zarate Uranga.
Axpe asteburu honetan. Argazkia: Txaro Ortiz de Zarate Uranga.

Astelehen honetan, tenperatura maximoek beherakada nabarmena izango dute eta giroak udaberriko itxura hartuko du ia lurralde osoan. Tenperatura minimoak bizpahiru gradu igo daitezke.

Iparraldean hodeiak izango dira nagusi, arratsaldean ostarteak zabalduko diren arren. Euria egin dezake egunaren lehenengo partean eta gauean. Bilbon tenperatura maximoak 25 °C-ra iris daitezke, eta minimoak 19°C-tan geratuko dira. Donostian, aldiz, maximoak 24 °C-koak eta minimoak 18°C-koak izango dira.

Hegoaldean, hodeiak eta ostarteak izango dira protagonistak, nahiz eta Ebro ibarrean eguzkia izango da nagusi. Gasteizen eta Iruñean, tenperatura maximoak 26 °C-koak eta 30 °C-koak izango dira, hurrenez hurren. Minimoei erreparatuz, gauean tenperaturek behera egingo dute, eta Gasteizen tenperaturak 14 °C-ra jaitsiko dira. Iruñean, minimoak 17 °C ingurukoak izango dira. Ipar-haizeak gogor joko du Araban eta mendi eremuetan arratsaldean.

Asteartea oso hodeitsua izango da, arratsaldean zerua argitzerantz joko duen arren. Prezipitazio txikiak espero dira Kantauri isurialdean. Prezipitazio horiek, toki batzuetan, moderatuak izango dira. Gutxieneko tenperatura ez da aldatuko, baina maximoak jaitsi egingo dira. Haizea iparraldetik sartuko da, eta, Araban, haize-bolada bortitzak espero dira.

Uneoro, eguraldiari buruzko informazio gaurkotua kontsulta dezakezu eitb.eus-en, edo zure argazkiak bidali.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO: "Estatuko Administrazio Orokorrari Euskadiko herritarrei euskaraz hitz egiteko eskatu dion lehen sindikatua gara"

Santi Martinez Euskadiko CCOOren idazkari nagusiak Radio Euskadin adierazi duenez, sindikatuak Enplegu Publikoaren Legearen eztabaidara eraman ditu euskara sustatzeko hainbat neurri, langabeen % 90ek hizkuntza hori ezagutzen ez dutela egiaztatu baita. Eskaera horien artean daude, besteak beste, Estatuko Administrazio Orokorra Euskadiko herritarrei euskaraz zuzentzea eta euskara ikasteko doakotasuna C1 mailara arte izatea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ETSk milaka zale kantuan eta dantzan jarri ditu Bilboko Europa parkean

Iñigo Etxezarretaren bandak milaka lagun bildu ditu Bilboko Europa parkean astearte honetan, Aste Nagusian. Bere abesti ezagunez gain, taldea Bilboko jaien kanta abestera animatu da, eta han zaleak zapiekin dantzatzen hasi dira. Hasiera batean, kontzertua asteazken honetan egin behar zen, baina taldeak kontzertua egun bat aurreratzea erabaki zuen, ikuskizunetako teknikariek asteazken honetarako deitutako grebaren ondorioz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X