NEGUKO ORDUTEGIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ordu aldaketa, gaur

03:00etan, erlojua ordubete atzeratuko da neguko ordutegiari bide emateko, beraz, bihartik aurrera ordubete goizago argituko du, eta ordubete goizago ilundu.
Erlojua. Artxiboko argazkia: CCO lizentzia
Erlojua. Artxiboko argazkia: CCO lizentzia

Urriko azken larunbatean ordua aldatu beharko da neguko ordutegira egokitzeko. Hala, erlojua ordubete atzeratuko da urriaren 29tik 30erako goizaldean, eta 03:00etan 02:00ak izango dira.

Igandetik aurrera, hortaz, goizago argituko du egunak, eta, era berean, lehenago ilundu. Ordutegi aldaketa hori Europar Batasuneko herrialde guztietan egingo da, lanaldiko orduetan argi naturala aprobetxatzeko, nahiz eta neurri horrek eztabaida piztu duen azken boladan.

EBk estatu kideentzako ordu aldaketa ezarri zuen 2001ean. Geroago, 2018an, Europako Batzordeak ordutegi aldaketa bertan behera uztea onartu zuen, galdetutako 4,6 milioi europarren % 84arekin adostu ondotik.

2019an, Europako Parlamentuak berretsi egin zuen erabakia, eta urtebeteko epea ezarri zuen proiektua gauzatzeko. Ezinezkoa izan zen gauzatzea, eta 2021era atzeratu zen, gaurdaino, eta ordu aldaketak indarrean darrai.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X