Abian da Pantailaldia, pantailetan euskarazko edukiak kontsumitu eta sortzea helburu duen egitasmoa
Gaur hasi eta datorren azaroaren 18ra bitarte, Euskaraldiaren atarian, Pantailaldia ariketa kolektiboa antolatu du Pantailak Euskaraz euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko herri ekimenak. Bi xede nagusi izango ditu, Alex Aginagalde antolatzaileak azaldu duenez; batetik, jendeak astebetez soilik euskarazko edukiak kontsumitzea eta sortzea, eta, bestetik, agerian uztea pantailetan euskaraz bizitzeko ditugun ezintasunak eta gabeziak, uste baitu ez dela apustu estrategiko sendorik egon erakundeen aldetik euskara pantailetan babesteko.
Pantailaldian parte hartzeko, Pantailak Euskaraz taldearen webgunean dagoen formularioa bete behar da. Izena ematen duen orok baliabide zerrenda bat jasoko du, besteak beste, astebetez soilik euskarazko ikus-entzunezkoak kontsumituz bizitzeko. Gainera, herritarrei, egunero euren bizipenak eta zailtasunak partekatzeko eskatu die sare sozialen bidez #pantailaldia traola erabiliz.
Horrez gain, bost boluntariok konpromiso berezia hartu dute. Hala, egitasmoak iraun bitartean, euren bizipenen berri emango dute sare sozialetan, baita komunikabideetan ere, elkarrizketen eta erreportajeen bidez.
Antolatu dituzten ekimenen artean daude, esaterako, azaroaren 12rako, larunbaterako, euskarazko bideo jokoei buruz Game Erauntsia komunitateak Bilbon antolatu duen Jokoteknia jardunaldia, edo azaroak 13rako antolatu dituzten protestak hiriburu bakoitzeko zinema batean, Zinema euskaraz, gure eskubidea lelopean. Izan ere, gogorarazi dute Euskal Herrian urte osoan eskaintzen diren zinema emanaldien % 1 soilik dela euskaraz.
Azken urteotan ikus-entzunezkoen kontsumoa goitik behera aldatu dela jakitun, eta, besteak beste, streaming plataformek izan duten gorakada kontuan hartuta, Aginagaldek azaldu du euskarak pantailetan duen egoera larria eta kezkagarria dela. Pixkanaka bada ere, martxan jarritako hainbat ekimenekin lortu dute plataforma handietan, Netflix edo Prime Video kasu, urratsak ematea, eta aurrerantzean ere, plataforma horietan euskararen presentzia areagotzea espero du.
Datuak mahai gainean jarrita, duela urtebete Netflix plataforman 3 eduki bazeuden euskaraz, gaur 40 dira; Prime Videon, berriz, 2021eko irailean, euskarazko 2 eduki zeuden eskuragarri eta, gaur gaurkoz, 44 daude. Disney+ kateak ez dauka eduki bat bera ere euskaraz. Dena dela, plataforma horietan eskainitakoa ez da euskarazko aisialdi normalizatu batek behar lukeen adinakoa, Aginagaldek salatu duenez.
Nolanahi ere euskarazko streaming plataforma sendo baten beharra aldarrikatu du, euskarazko produkzioak baina baita nazioarteko eduki arrakastatsuak euskaraz ikusteko aukera ere emango duena, "finean, euskal komunitatearentzat erreferente bihurtuko dena".
Gazte eta nerabeek gazteleraz sortzen dute sare sozialetan ekoizten duten edukien % 97
Aginagaldek aitortu du euskararen presentzia erabat diluitu dela azken hamarkadan, eta hori izan dela batik bat erakundeen aldetik ez delako benetako apustu estrategikorik egon. Kezkaz ikusten du euskararen egoera ikus-entzunezkoen munduan; izan ere, adierazi duenez, arazoa ez da soilik euskarazko eskaintza urria dela, baizik eta gazte eta nerabeek ulertzen dutela "sare sozialen, plataformen, eta, oro har, Interneten mundu hori ez dela euskararen mundu bat".
Hala, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak berriki egin duen ikerketa izan du hizpide, eta datu bat azpimarratu nahi izan du bereziki, gazte euskaldunek sare sozialetarako sortzen dituzten edukien % 97 gazteleraz ekoizten dituztela.
Testuinguru horretan, pantailetan kontsumitzen dugunak hizkuntza ohituretan eragin zuzena duela gogorarazi du. "Gure aisialdian kontsumitzen dugun oro euskara ez den beste hizkuntza batean egiten badugu, ondoren, horien berri emateko eta horiei buruz jolasteko pantailetan ikusi edo entzun duzun hori izango da zure hizkuntza erreferentea", gogoratu du Aginagaldek.
Aginagalderen aburuz, herritarron esku badago neurri handi batean euskarazko edukiak kontsumitzera ohitzea, baina argi du euskarazko ikus-entzunezkoen eskaintza bermatzea erakundeen erantzukizuna dela. Gauzak horrela, "erakundeei dei egin die gaia estrategikotzat hartu eta benetako pauso sendoak hartu ditzaten egoera konpontzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
El Bocaleko pasaguneko ezbeharra gertatu aurretik, Poliziak 112ra deitzeko protokolorik zuen ala ez ikertzen ari da epailea
Agintariak, agenteak eta teknikariak deituko ditu deklaratzera, eta ikerketa-lerro bat abiatu du, materialen eta pasabidearen mantentze-lanen inguruan.
Erreskate ugari izan dira Aste Santuan euskal kostaldean
Jai egunak lausotzetik gertu izan diren egoerak bizi izan dira egunotan, eta erreskate ugari egin behar izan dira itsasoan, bai marearen igoerak ezustean harrapatu dituen pertsonenak, bai korronteek arrastan eramandako edo olatuek harrapatutako pertsonenak. Zorionez, ez da biktimarik izan.
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga 76 urteko gizon batek garraiatzen zuen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.