Neguko denboralea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tenperaturen jaitsierak elurra ekar dezake euskal kostaldean, asteazkenean

Elur iragarpenen aurrean, Neguko Bidezaintza Plana "egoera iragankorrean" ezarri dute EAEn gaurdanik.
20230117142537_araba-denborela_
18:00 - 20:00
21 makina prest daude Araban, elurteari aurre egiteko

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziako arduradun Jose Antonio Arandak eguraldiaren gorabeheren berri eman eta datozen orduetako iragarpena aurreratu du. Haren hitzetan, tenperaturak behera egingo du nabarmen, eta horrek elurra ekar dezake lurralde osoan; baita kostaldean ere. "Asteazkenean eta ostegunean ere euria egingo du, baina bereziki elurra", nabarmendu du.

Halaber, aurreratu du kostaldean kazkabar erauntsiak izango direla. 400 metro inguruan kokatuko da elur maila, iluntzetik aurrera. Ostegun arratsaldera arte, gutxienez, hotza izango da nagusi Euskal Herrian.

Zure interesekoa izan daiteke: ARGAZKIAK, denboralea Euskal Herrian

Bestalde, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendari Ricardo Ituartek esan du dena prest dutela denboraleari aurre egiteko. Dena den, uste du euri gutxiago egingo duela datozen orduetan, eta, beraz, uholde arriskua txikitu egingo dela.

20230117123227_jose-antonio-aranda_
18:00 - 20:00

Gasteizen maila altuenean ezarri dute larrialdi egoera

Kanpotik iritsitako laguntza ere izango dute Gasteizko udaltzainek bihar, larrialdi egoera maila altuenean ezarri baitute. Elurra kentzeko bost makina arituko dira lanean hirigunean, eta beste hamaika landa eremuetan. Gainera, Araba osoan banatuta, 21 kamioi ibiliko dira elurra kentzen, baita 45 traktore ere. Horrek zirkulazioa erraztuko du, elurra eta izotza pilatzen den lekuetan.

Bizkaian, elurra kentzeko 17 makina arituko dira 22:00ak arte, eta 30 handik aurrera. Bilbok ere plan berezia jarriko du martxan.

Gipuzkoan 87 kamioi ibiliko dira errepideetan elurra kentzen. Guztira, 11.400 gatz tona gorde dituzte asteazkenerako.

20230117120623_ricardo-ituarte_
18:00 - 20:00

Neguko Bidezaintza Plana, "egoera iragankorrean"

Astearte honetan, 13:00ean aldatu dute Neguko Bidezaintza Plana "egoera iragankorrera". Hartara, elurra kentzeko 205 ibilgailu dituzte prest foru aldundiek biharko.

Babes neurri moduan, zazpi garabi astun izango dira errepide-sare nagusian, gurutzatuta gera litezkeen kamioiak bidetik kentzeko. Gainera, baliabide gehiago jarriko dituzte kudeaketa gelan eta telefono arretan, bai 011n (trafikoko arretan) bai 112an (larrialdien arretan), eta gidariei beharrezko informazioa emango diete, besteak beste, mezu aldakorreko panelen, webgunearen, sare sozialen eta beste hainbat baliabideren bitartez. Elurra kentzeko 205 makina arituko dira errepideetan lanean.

20230117121651_rodrigo-gartzia-azurmendi-segurtasun-sailburuordea_
18:00 - 20:00

Uholdeak eta gorabeherak euskal errepideetan

Euria goitik behera, etengabe, ari du atzotik eta, ondorioz, gora egin dute azken orduotan Bizkaiko eta Gipuzkoako ibaien emariek. Egoera kontuan hartuta, Euskadiko Uholde Arriskuetarako Plan Bereziaren alerta-fasea aktibatu zuen atzo. Dena dela, gaur goizean egonkortu egin da egoera. 

Ibaien mailan ez ezik, errepideetan ere arazo ugari sorrarazi dituzte euriteek: lur jausiak, bidera eroritako arbolak, eta ur putzuak. Ibilgailua hartu baino lehen, trafikoaren egoera kontsultatzeko gomendioa eman du Segurtasun Sailak. 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X