BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eguzki plakak ipini dituzte Artxandako funikularrean

Iragarkia
Artxanda plakak
18:00 - 20:00
Eguzki plakak ipini dituzte Artxandako funikularrean
Guggenheimen ostean, funikularra da Bilbon bisitari gehien hartzen dituen lekua, aurten marka guztiak apurtzeko itxaropenarekin. Denbora ez da alferrik igaro, eta 108 urte bete dituen azpiegitura bilakaera betean da. Aurrerantzean, behar duen energia ia guztia eguzkitik lortuko du, plakei esker.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X