12.895 ikaslek egingo dute Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa EHUn
Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 12.080 ikaslek eta Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo bat egin duten 815ek Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) hasiko dute ekainaren 7an, asteazkenean, Euskal Herriko Unibertsitatean.
Guztizko kopurua, 12.895, iazkoa baino % 1 handiagoa da, orduan 12.767 matrikulatu baitziren USE egiteko. Nabarmentzekoa da Lanbide Heziketako ikasle kopuruan jasotako igoera, 662 izatetik 815 izatera igaro baitira (% 23,11 gehiago). Gainera, aurreko ikasturteetako 506 ikasle irakasgai batzuetara aurkeztuko dira, nota igotzeko.
Datorren astean USE egingo duten Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasle horiek campusaren arabera bereizita, 1.824k egingo dute Arabako Campusean, 6.350ek Bizkaikoan eta 4.631k Gipuzkoakoan. Beste 90 ikasle ez daude campus batera atxikita. Hizkuntzari dagokionez, ikasleen % 75,21ek (9.698 ikasle) euskaraz egingo dute proba, eta % 24,79k (3.197), gaztelaniaz. Azkenik, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluaziora aurkeztuko diren ikasleen % 57,71 emakumezkoak dira eta % 42,29 gizonezkoak.
Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako hezkuntza premia bereziak dituzten 598 ikaslek egokitzapenak beharko dituzte Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio proba egiteko. Aurreko urteko ikasle kopuruari dagokionez (513), ikasturte honetan eskaera kopuruak % 16,56 egin du gora.
Ohi denez, USE hiru egunetan egingo da, asteazkenetik ostiralera, ekainaren 7a eta ekainaren 9a bitartean. Azterketei dagokienez, pandemian sortutako egitura malguari eutsiko diote.
Proben emaitzak ekainaren 15ean argitaratuko dira, eta, berrikuntza gisa, ikasleek mezu elektroniko bat jasoko dute. USEren gainerako izapideak ikusi eta betetzeko epeak zehaztuko zaizkie bertan.
Zure interesekoa izan daiteke
Baso-sutea piztu da Aizkorri-Aratz natura parkean
Baso sutea piztu da Aizkorri-Aratz parkean. Dirudienez, ostiralean sortu zen sute txiki baten berpiztea da eta urrutitik da ikusgai.
Auto-ilarak BI-30 errepidean, Barakaldon, 8. kilometroan izandako istripu baten ondorioz
BI-30 errepidean, Barakaldo parean, izandako istripu baten ondorioz, auto-ilarak sortu dira Galdakaorako noranzkoan, errei bat itxi ostean.
Musikenek "arretaz" ikertuko du harpa irakasle batek ikasleei emandako tratua
Musikeneko Zuzendaritzak "kaltetua izan daitekeen edonori" jakinarazi dio "zentroaren arreta osoa" izango duela, eta, horretarako, ikastetxeak "eskura dituen bideen bidez harremanetan jartzeko" eskatu du.
San Joan surik piztuko ez den herrien zerrenda
Nafarroako Gobernuak San Joan surik ez egiteko gomendatu du. Eusko Jaurlaritzak ez du gomendio orokorrik eman eta herri bakoitza bere erabakiak hartzen ari da. Hala, Iruñean, Barakaldon, Urretxun, Zumarragan, Sopelan, Berangon, Gernikan eta Muxikan, besteak beste, ez da surik piztuko.
EHUko errektoreak ohartarazi duenez, kalifikazioak "ezin dira presio sozial, politiko edo mediatikoagatik zehaztu"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak adierazi du kalifikazioak ezin direla zehaztu "presio sozial, politiko edo mediatikoagatik". Horrekin batera, USaPeko euskara azterketetan izandako zenbait notek eragindako polemikaren harira, esan du ikasleen eskubideak defendatzeak "ebaluazio-sistemaren inpendendentzia defendatzea" dakarrela.
Pedrosa sailburuak jakinarazi duenez, USaPeko euskara azterketan zeroen % 47 ebaluatzaile berak jarri zituen
Azterketa horretan jarritako 168 zeroetatik 108, 11. eta 12. epaimahaiek zuzendutako azterketei dagozkie; guztien % 64,3.
Berrikuspenaren ondoren, euskara azterketako zeroak murriztu egin dira, baina "igoera esanguratsurik gabe" kasu gehienetan
Unibertsitatera sartzeko proben behin betiko kalifikazioak argitaratu dituzte eta EHUko errektoreak balorazioa egin du: ebaluazio- eta berrikuspen-sistemaren alde egin du.
Haur-eskolak 13:00etan itxiko dira gaurtik aurrera, muturreko beroagatik
Haurreskolen Partzuergoak bere eskolak ohi baino goizago ixtea aurreratzea erabaki du, tenperatura altuak direla eta. Neurria datozen egunetan egongo da indarrean, kontrakoa erabaki arte.
Bi pertsona atxilotu dituzte Plentziako hondartzan, lapurretetan ari zirela eta udaltzainei erasotzeagatik
Halaber, Ertzaintza bi adingabe ikertzen ari da, igande honetan Plentziako hondartzan izandako gertakarietan parte hartu zutelakoan, hainbat lapurretarekin lotutako polizia-operazio batean.
1,1 milioi euro utzi ditu Primitivak Bilbon
Astarloa kaleko 3. zenbakian dagoen 11 zenbakia duen Loteria Administrazioan zigilatu zuen txartela asmatzaileak.