Auzitegi Nazionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rubialesek ikertu gisa deklaratu beharko du ostiralean

Epaileak 12:00etatik aurrera galdekatuko du Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) presidente ohia, eta Rubialesek auzitegiaren egoitzara joan beharko du, galdeketa aurrez aurre egiteko.
Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) presidente ohia. Argazkia: EFE
Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) presidente ohia. Argazkia: EFE

Francisco de Jorge Auzitegi Nazionaleko epaileak Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) presidente ohia inputatu gisa deklaratzera deitu du ostiralerako, Jennifer Hermoso emakumezkoen futbol jokalariari Munduko Txapelketako finalaren ostean eman zion musuagatik irekitako auzian.

Epaileak 12:00etatik aurrera galdekatuko du Rubiales, eta hark auzitegiaren egoitzara joan beharko du, galdeketa aurrez aurre egiteko.

Fiskaltzak Rubialesen aurka sexu-eraso eta hertsapen delituengatik jarritako kereila tramitera onartu eta biharamunean, epaileak probidentzia bat eman du, eta ikertu gisa deklaratzera deitu du.

Ebazpen batean, epaileak prozedura honetan lehen pausoak eman zituen, besteak beste, RTVEri artxiboko bideo guztiak eskatuta, auzipetuak salatzaileari eman zion musua angelu guztietatik jasotzen dutenak, bai eta gertakariaren aurreko eta ondorengo minutuak ere.

Gainera, El Pais egunkariari Interneten aireratu zuen aldagelako ospakizunaren bideoa eskatu zion, eta AS egunkariari musuaren unea jasotzen duena, baita gertakariekin lotutako beste guztiak ere. Era berean, La Vanguardia egunkariari Espainiako emakumezkoen futbol selekzioak autobusean egindako ospakizunaren bideoa eskatu zion.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X