AP-8an izandako istripu batek bi zauritu, horietako bat larri, eta auto-ilara luzeak sortu ditu Zestoan
Bi pertsona zauritu dira, horietako bat larri, AP-8an, Zestoan (Gipuzkoa), gaur izandako zirkulazio-istripu batean. Autobidea erabat itxita egon da 19:00ak arte, Bilborako noranzkoan, eta zortzi kilometrorainoko auto-ilarak izan dira, Ertzaintzako iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez.
Ezbeharra arratsaldeko seiak baino minutu batzuk lehenago jazo da. Oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, bi autok elkar jo dute, eta horietako bat irauli egin da.
Istripuaren ondorioz, pertsona bat ibilgailuetako batean harrapatuta geratu da, eta erreskatatu egin behar izan dute; beste bat, berriz, tokian bertan artatu dute.
Ezbeharraren ondorioz, errepidea erabat itxi behar izan dute Bizkaiko hiribururako noranzkoan, eta auto-ilara luzeak sortu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.
Hendaia eta Bordele arteko tren lotura larunbatean berrezarriko dute
Larunbatetik aurrera, abiadura handiko trenen erdiak ibiliko dira; igandetik aurrera, berriz, zerbitzuak erabateko normaltasuna berreskuratuko du.
39 urteko gizon bat atxilotu dute Santanderren, bikotekidea hil izana egotzita
Gizonak Poliziari deitu dio eta gertakariak aitortu ditu. Ustezko genero indarkeria gisa ikertzen ari dira.
Gasteizko jaiak gogoz eta errespetuz bizitzeko deia egin du Zeledonek
Aurten, hirugarren aldiz izango da Zeledon Iñaki Kerejazu, eta gaur zahatoa eta aterkia jaso ditu Maider Etxebarria Gasteizko alkatearen eskutik. Andre Maria Zuriaren jaiak abuztuaren 4an hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin.
Lasaitasuna errepideetan irteera operazioaren lehen orduetan, goiz nahasiaren ostean
Asteburu honetan, auto ilarak izango dira EAEko errepide sareko ohiko lekuetan, Europatik datozen ibilgailu ugari penintsularen hegoaldera doazelako.
Albiste izango dira: Udako irteera operazioa, migrazio krisia Ceutan eta La Oreja de Van Gogh Donostian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Donostiako Klasikoak eragina izango du larunbatean Gipuzkoako trafikoan
Bestalde, Bizkaian, abuztuaren 2an, igandea, Getxoko 81. Txirrindularitza Zirkuitua-Otxoa anaiak Memoriala dela eta, zirkulazioari lotutako hainbat gorabehera izango dira, horien artean debekatuta egongo da lasterketaren noranzkoan zirkulatzea.
Donostiako Udalak debekuari "irmo" eusten diola eta bilerak emaitza onik ez duela eman salatu du KAS elkarteak
Ia bi orduz egon dira bilduta Kaleko Afari Solidarioak (KAS) plataformako eta Donostiako Udaleko ordezkariak, tartean, Jon Insausti alkatea. Ixiar Gonzalez KASeko kideak azaldu duenez, alternatiba indarrean izan arte, kaleko afari solidarioak baimentzea eskatu diote alkateari, baina erantzuna ezezkoa izan da. "Emaitza ez da positiboa", esan du.