A25
Gorde
Kendu nire zerrendatik

% 60 hazi dira sexu indarkeriagatik 900 840 111 telefono zenbakira egindako deiak Euskadin, 2018tik gaur arte

Hain zuzen ere, 310 dei jaso zituen 2018an eta 497 dei 2023an. Melgosak gogorarazi du 5.500 emakume baino gehiago daudela babespean Euskadin.
SATEVIko langile bat
SATEVIko langile bat. Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak bere Sailak azaroaren 25era —Emakumearen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna— begira antolatutako jardunaldi batean hartu du parte gaur, ostegunarekin. 900 840 111 telefono zenbakia kudeatzen duen Agintzariren Bilboko egoitzan egin dute topaketa.

"Indarkeria matxistaren biktimek ez dute biktima izatea hautatu. Ezin da onartu horren gaineko ezein interpretazio. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun ezaren adierazle larriena da indarkeria matxista, giza eskubideen urraketa baita, gobernu edo gizarte aurreratu bakar batek onartu ezin duena", esan du.

Halaber, Melgosak gogorarazi du 5.500 emakume baino gehiago daudela babespean Euskadin, eta 2003tik 1.300 emakume hil dituela matxismoak Estatu espainiarrean. Horregatik, galdetu du: "Bada beste alde batera begiratzeko gai den inor? Bada indarkeria matxista existitzen dela uka dezakeen norbait?".

Hitza hartu duenean, 900 840 111 telefono zerbitzuaren arduradun Oiane Zaratek azken sei urteetako datuak eman ditu, nabarmenduz sexu indarkeriagatik artatutako biktimen kopuruak izugarri egin duela gora; bereziki, azkenaldian. Hain zuzen ere, 310 dei jaso zituzten 2018an, eta 497 dei 2023an.

900 840 111 telefonora egindako deiak isilpekoak eta anonimoak dira. Nolanahi dela, zerbitzu horretako langileek ezinbestekotzat jo dute biktima guztiei jakinaraztea behar duten arreta eta babesa jasoko dutela zenbaki horretara deituta.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X