Bioaniztasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaizkibel-Capbreton itsas eremua babesteko erabakia pozik hartu du Eguzkik

Talde ekologistak nabarmendu duenez, hainbat espezie eta habitat natural topa daitezke hor, hala nola itsas ugaztunak (izurde handia, kasu), arrezifeak eta urpeko leizeak.
Jaizkibel. Artxiboko argazkia: EFE
Jaizkibel. Artxiboko argazkia: EFE

Eguzki talde ekologista "pozik" agertu da Espainiako Gobernuak "Jaizkibel-Capbreton itsas eremua" babesteko proposamena egin diolako Europako Batzordeari. Hain zuzen ere, Batasunaren Intereseko Leku gisa onesteko asmoz egin du Espainiak proposamena, eremu hori Natura 2000 Sarearen barruan sar dadin.

Talde ekologistak ohar batean nabarmendu duenez, "behin betiko urratsa ez bada ere, oso garrantzitsua da proposamena". Hala, EBk 1.500 kilometro koadroko eremu hori babestea espero du Eguzkik. Zehazki, Igeldoko itsaslabarretatik Higer lurmuturreraino doa eremu hori, eta itsaso zabalean zabaltzen da 2.000 metroko sakonera duen Capbretongo urpeko hobiraino

Jaizkibel-Capbreton itsas eremua babesteko arrazoi nagusia Europar Batasunak garrantzizkotzat jotzen dituen espezie eta habitat naturalak bertan izatea da, hala nola itsas ugaztunak (izurde handia, kasu), arrezifeak eta urpeko leizeak. Oro har, arrantza-baliabideei eta biodibertsitateari eusteko funtsezko ekosistemak dira, Eguzkik adierazi duenaren arabera.

Itsas eremu horren ondoan, Lapurdiko itsasertzaren aurrean, dagoeneko babestuta dauden beste eremu batzuk badirela gaineratu du Eguzkik. Guztiak batuta, Atlantikoko eremu babestu handienetako bat eratu daiteke.

Talde ekologistaren iritziz, gaur egun Gipuzkoako kostaldean dauden hainbat arazo konpontzen lagundu beharko luke arau horrek, "hondakin-uren saneamenduan dauden gabeziak, neurriz gaineko arrantza, itsasertzaren artifizializazioa, jarduera nautiko gehiegizkoak, hondakin solidoak eta kontrolik gabeko urpekaritza, besteak beste".

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X