Zeropeko tenperaturekin esnatu da Euskal Herria: -13,4 °C Erremendian eta -8,2 °C Iturrietan
Iragarpenak bete, eta tenperaturak behera egin du gauean. Zeropeko tenperaturekin eta izoztuta esnatu dira Euskal Herri osoko txoko asko. Goizeko lehen orduan, tenperatura baxuenak Nafarroako Erremendian (Zaraitzu) eta Arabako Iturrietan (Agurain) jaso dira, -13,4 eta -8,2 gradu, hurrenez hurren. Laino-sare mehe batek estali baditu ere barnealdeko leku ugari, ostarteak dira nagusi.
Nafarroan bereziki hotza izan da gaua. Erremendiako estazio meteorologikoak (1.047 metrora dago) jaso du, esan bezala, tenperaturarik hotzena: 13,4 gradu zeroz azpitik zeuden 08:00etan. Hortik behera izan dira Aurizberrin, bertako estazioan -9,7 ºC neurtu dituzte. Tarte batera, Belaguako (Izaba) eta Nabaskozeko estazioetan erregistratutako markak: hurrenez hurren, -6,1 eta -5,7.
Arabako lurraldean neurtu dira Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotzenak. Iturrietako estazioan, hau ere ia 1.000 metrora, -8,2 gradura jaitsi da termometroa. Roitegiko estazioan ere, Arraia-Maeztun, izoztuta zeuden bazterrak: -6,1 gradu.
Horien ondotik, honakoetan erregistratu dituzte marka baxuenak: Gaubean (-3,4), Pagoetan (-3,5) eta Subijanan eta Navarretan (-3,2), Euskalmetek emandako datuen arabera. Hiriburuan, Gasteizen, apenas jaitsi da 0 graduetatik (-0,4 gradu, Abetxuko).
Gipuzkoan, Berastegin neurtu dute tenperatura baxuena: 3,5 gradu zeroz azpitik. Gertu izan ditu Bidania (-2,1), Zegama (-1,3) eta Inurritza (-1,2). Donostian ere zeropekoak izan dituzte (-0,6).
Bizkaian ez du horrenbesteko hotzik egin, baina zenbait tokian termometroak 0 graduko langatik jaitsi dira. Urkiolan -2,4 gradu neurtu dituzte, eta Cerrojako estazioan (Karrantza), -1,4. Hortik gertu, -1,3 gradurekin, kokatu dira Mañarian eta Muxikan. Bilbon, ordea, balore positiboetan mugitu da merkurioa, eta hotzena 2,3 gradukoa izan da (Zorrotzako estazioko datua).
Hori horrela, Eusko Jaurlaritzak abisu horia ezarrita zuen gaurko EAE osoan (atzo gauerditik, 10:00ak arte) muturreko tenperatura baxuak eta izotzagatik, eta bihar eta etzi abisu hori bana sartuko dira indarrean, elurragatik. Elur maila 500-800 metrora kokatuko da.
Nafarroan ere, Aemetek bi abisu ezarriko ditu egunotarako. Gaurko, zeroz azpiko tenperaturengatik emandakoa egongo da, lurraldearen erdialdean eta Pirinioetan, eta, bestalde, elurragatik ezarriko dute abisua Pirinioetan. 600 metrotik gora 5 zentimetroko geruza pila daiteke, iragarpenaren arabera.
Biharko espero dira tenperatura baxuenak, goi geruzetan isolaturiko aire masa hotz bat sartzea espero baita. Ezegonkortasuna areagotu egingo da eta elur-maila 400 metrora jaitsi daiteke, baita beherago ere toki askotan.
Euskalmet Euskal Metereologia Agentziaren arabera, fronte bat iritsiko da penintsularen barnealdetik, aire masa oso hotzarekin. Elurrak lurraldearen hegoaldean eta ekialdean izango dute eragin handiena. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, bereziki eta sarriago egunaren lehen partean. Elur-kota 400-700 inguruan kokatuko da, eta 1.000 metrora, 15 cm-rainoko lodierak espero dituzte. 600 metrora, aldiz, 5 cm-rainoko geruza pila daiteke. Maila horretatik behera ez du zurituko.
Gauean neurtutako tenperatura hotzenak:
Erremendia: - 13,4 ºC
Aurizberri: -9,7 ºC
Iturrieta: - 8,2 ºC
Arraia/Maeztu (Araba) eta Izaba (Nafarroa): -6,1 ºC
Zure interesekoa izan daiteke
Berriro itzali dute Derioko sutea, Loiuko aireportutik gertu berpiztu zena
Sua astelehenean piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren, sua berriro piztu zen eta lanean ari dira goizaldera arte.
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.