Moda jasangarria, goraldi betean
Gero eta marka gehiago dira moda jasangarriaren alde lanean dihardutenak; izan ere, Nazio Batuen Erakundearen arabera, modaren industria da planetan gehien kutsatzen duen sektoreetako bat, petrolioaren industriaren atzetik. Berotegi-efektuko gasen isurien % 10 eragiten ditu, ur kopuru handiak kontsumitzen ditu eta ehun-hondakin izugarriak pilatzen ditu.
Modaren industriak, baina, hazten jarraitzen du, hein handi batean moda azkarrak edo "Fast Fashion" delakoak eraginda, hau da, ekoizpen merkean, kontsumo etengabean eta denbora gutxi irauten duten jantzietan oinarritzen den modari esker.
Horren aurrean, NBEk praktika iraunkorragoak eta etikoagoak hartzeko eskatu dio ehungintzaren sektoreari, arropa-ekoizpen masiboa murriztea edo ingurumena gehiago errespetatzen duten materialak eta ekoizpen-prozesuak erabiltzea kasu. Kontsumitzaileei, berriz, dei egin die arropa gutxiago erosteko eta marka iraunkorragoak aukeratzeko.
"Jasangarria izateko era asko daude, materialaz haratago"
Kostu txikia duten jantziak lehenesten diren mundu honetan ez da lan makala marka jasangarriak sortzea. Baina gero eta negozio gehiago ari dira horretan lanean. Natalia Mora Gil Natalietta markaren sortzaileak azaldu duenez, jasangarritasunaren alorrean marka txikiak handien aurretik doaz. "Ez da soilik materialen kontua. Hemen ekoitzitako produktuak, bertan egindakoak, beti jasangarriagoak dira", ziurtatu du.
Irailean 10 urte egingo ditu Nataliettak Zumarragako Legazpi kalean ateak zabaldu zituela, baina, urte batzuren buruan iritsi zen jasangarritasunaren kontu hori dendara. "Konturatu nintzen bazegoela zerbait modaren inguruan gustatzen ez zitzaidana. Saltoki eta marka handiek arropa erabili eta botatzen irakatsi digute, produktuari inolako baliorik eman gabe", aitortu du.
Fikzioan hainbat lan egin ondotik konturatu zen "arropa komunikatzeko modu bat dela". Hala, arropa ulertzeko modua erabat aldatu zuen. "Modak norbera ondo sentitzeko tresna izan behar du, eta horretarako beharrezkoa da erosten eta kontsumitzen jakitea", azpimarratu du. Hala, adierazi duenez, jasangarritasuna etxetik hasten da: "Jasangarritasuna gure armairutik hasten da, daukaguna erabiltzen, zaintzen, eta sartzen den arropa berria zentzuz erosten", adierazi du.
Testuinguru horretan kontsumitzerako orduan zentzuz eta erantzukizunez jokatu behar dela iritzi dio Mora Gilek, eta bezeroak lagundu eta bideratze aldera, Nataliettan ikastaroak antolatzen dituztela kontatu du. Aitortu du, baina, gero eta modu kontzienteagoan kontsumitzen dela.
Zure interesekoa izan daiteke
El Bocaleko pasaguneko ezbeharra gertatu aurretik, Poliziak 112ra deitzeko protokolorik zuen ala ez ikertzen ari da epailea
Agintariak, agenteak eta teknikariak deituko ditu deklaratzera, eta ikerketa-lerro bat abiatu du, materialen eta pasabidearen mantentze-lanen inguruan.
Erreskate ugari izan dira Aste Santuan euskal kostaldean
Jai egunak lausotzetik gertu izan diren egoerak bizi izan dira egunotan, eta erreskate ugari egin behar izan dira itsasoan, bai marearen igoerak ezustean harrapatu dituen pertsonenak, bai korronteek arrastan eramandako edo olatuek harrapatutako pertsonenak. Zorionez, ez da biktimarik izan.
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga 76 urteko gizon batek garraiatzen zuen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.