Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Abisu horia elurragatik, Gazako gerra, eta Gasteizko Mercedes lantegia handitzeko lanak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Elurra Opakuan (Araba), artxiboko Argazkia: Karlos Langarika
Elurra Opakuan (Araba), artxiboko Argazkia: Karlos Langarika

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko martxoaren 26an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Abisu horia elurragatik: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du elurragatik 09:00ak arte, elur-kota 600 edo 800 metrora jaistea espero baita, batez ere Euskal Autonomia Erkidegoaren ekialdean. Hala ere, kota igo egingo da goizean, eta 1.000 metro inguruan kokatuko da egunaren bigarren partean. Halaber, Nafarroako Pirinioak abisu horian egongo dira elurragatik 12:59ak arte, eta, noizean behin, elurra egin dezake Nafarroako erdigunean, 600 metrotik gora.

- Gazako gerra: NBEko Segurtasun Kontseiluak Gazan su-etena eskatzen duen ebazpena onartu du astelehen honetan, lehen aldiz eta aurretik huts egindako lau saiakeren ondoren. Izan ere, Israelen etengabeko erasoek 32.300 pertsona hil dituzte sei hilabete baino gutxiagoan. Halaber,  Francesca Albanese Nazio Batuen Erakundeko Palestinako lurralde okupatuari buruzko kontalari bereziak azken orduetan aurkeztutako txostenaren arabera, Israel palestinarren aurka "genozidioa" egiten ari dela pentsatzeko froga nahikoa daude.

- Mercedes Benz: Gasteizko Mercedesen gaur aurkeztuko dituzte lantegia handitzeko lanak, furgoneta elektriko berria ekoiztu ahal izateko. Lanak duela hilabete batzuk hasi baziren ere, ofizialki gaur inauguratuko dituzte. Mercedes Benzeko goi kargudunez gain, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea bertan izango dira.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X