Eguraldi eguzkitsuak zaparrada trumoitsuak ekarriko ditu arratsean, eta giro freskoa gailenduko da asteburuan
Eguzkia nagusitu da ostiral goizean, eta tenperatura altuak eta zeru oskarbiak izan dira. Datozen orduetan, ordea, ezegonkortasuna areagotu egingo da. Ildo horretatik, zaparrada trumoitsuak izan daitezke eta txingorra ere egin dezake, 3 zentimetrotik gorakoa, EITB Mediaren meteorologia zerbitzuak jakitera eman duenez.
Tenperatura maximoak 30 ºC-tik gorakoak izan daitezke barnealdean, eta 25-27 ºC-koak kostaldean. Termometroak 34 ºC-ra irits daitezke Iruñean, 33 ºC-ra Gasteizen, 28 ºC-ra Bilbon eta 26 ºC-ra Donostian.
Arratsaldean, aldaketak espero dira, hodeiak agertu eta zaparrada trumoitsuak izango baitira lurraldearen zati handi batean. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko, 18:00etatik 24:00etara, ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago bota ditzakeelako. Erriberan eta Nafarroako erdialdean ere, Aemetek ohartarazi du 17:00etatik aurrera ekaitzak, txingorra eta haize-bolada oso gogorrak izan daitezkeela.
Bihar, larunbata, egun goibela izango dugu, eta euria edo zirimiria egin dezake ipar partean, baita hegoaldeko zenbait tokitan ere; beraz, giro freskoa eta hezea nagusituko da. Tenperaturak nabarmen jaitsiko dira, eta 20 ºC-ren bueltan ibiliko dira ia lurralde osoan; Nafarroako hegoaldean bakarrik iritsiko dira 25 ºC-ra. Ipar-mendebaldeko haizea indartu egingo da.
Igandean, orduak igaro ahala, hobera egingo du, eta hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira arratsaldean. Goizean, euria egin dezake isurialde atlantikoan, batez ere goizaldean eta goizean goiz. Hala ere, tenperaturak apur bat igoko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Pantailak Euskaraz plataformak txalotu egin du ETB1 ONen haurrentzako edukiak eskaintzeko erabakia
Apirilaren 13tik aurrera, EITBk bikoiztu egingo du ETB1 ONen seinalea, eta 07:00etatik 19:00etara haurrentzako euskarazko edukiak eskainiko ditu, etenik gabe, telebista konbentzionalean.
Ehunka herritarrek Berrizen atzo izandako hilketa matxista saiakera salatu dute
'Erasoen aurrean, autodefentsa feminista' goiburupean, manifestazio zaratatsua egin dute gaur arratsaldean Berrizen. Ehunka herritar batu dira Mugimendu Feministak deitutako protestara, atzo izandako eraso matxista irmo salatzeko. Emakundek ere bat egin du deialdiarekin.
Basauriko hilketa matxista salatu dute Berangon
Berangoko Udalak eta Emakumeen Elkarteak deituta, indarkeria zantzuekin hilda agertu zen 44 urteko emakume berangoztarra gogoan izan dute astearte honetan.
Hego Euskal Herriko garaiak Kultura Ondare ez-materiala dira jada
Espainiako Gobernuak errege-dekretu batean aitortu du Iberiar Penintsulako iparraldeko garaien balio sinbolikoa eta soziala. Deklarazioak eraikuntza tradizional horien kontserbazioa bermatzen lagunduko du; izan ere, mantentze ezak, homogeneizazioak eta belaunaldien arteko aldeak arriskuan jartzen dituzte.
21 urteko mutil bat hil da Nafarroan, nitazenoa kontsumitu ondoren
2024ko abuztuan hil zen, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak orain egiaztatu du nitazenoek eragindako heriotza izan zela. Opioide sintetiko horri lotutako lehen heriotza da Euskal Herrian eta Estatu espainiarrean.
El Bocaleko pasaguneko ezbeharra gertatu aurretik, Poliziak 112ra deitzeko protokolorik zuen ala ez ikertzen ari da epailea
Agintariak, agenteak eta teknikariak deituko ditu deklaratzera, eta ikerketa-lerro bat abiatu du, materialen eta pasabidearen mantentze-lanen inguruan.
Erreskate ugari izan dira Aste Santuan euskal kostaldean
Jai egunak lausotzetik gertu izan diren egoerak bizi izan dira egunotan, eta erreskate ugari egin behar izan dira itsasoan, bai marearen igoerak ezustean harrapatu dituen pertsonenak, bai korronteek arrastan eramandako edo olatuek harrapatutako pertsonenak. Zorionez, ez da biktimarik izan.
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.