Gau itogarria Hego Euskal Herri ia osoan, 25 gradutik gorako tenperaturekin barnealdean
Beroa. Hori da atzo goizetik hizpidea Hego Euskal Herriko bazter guztietan, eta bereziki, barnealdean. Igande goizean hartu zuten tenperaturek gorako bidea eta gauean ez dute atsedenik eman. Itogarria izan da gaua, 20 gradutik gorako tenperaturekin ia leku guztietan. Barnealdeko hainbat lekutan 25-27 graduraino ere iritsi dira.
Adibiderako, 04:00-05:00 ordu tarte inguruan, Euskalmet eta AEMET agentzien hainbat estazio metereologikotan jasotako maximoak:
- Araba: Ilardui 26º y Gardea 25 º
- Gipuzkoa: Miramon 20,7 º y Agauntza 27 º (02:50)
- Bizkaia: Berriatua 21 º y Mallabia 24,9 º
- Navarra: Etxarri 26 º y Tafalla 21,5 º
Alerta laranja
EAE, Nafarroako erdialdea eta Pirinioak alerta laranjapean izango dira gaur muturreko tenperaturengatik, 37 eta 39 gradu arteko tenperaturak espero baitira. Euskal kostaldean, Nafarroako Erriberan eta isurialde atlantikoan abisu horia egongo da indarrean 37-38 graduko tenperatura maximoengatik.
Iparraldean ere, abisu horipean izango dira egun osoan: aurreikuspenen arabera, 30 gradutik gora kokatuko dira termometroak egunaren erdialdean, eta gaualdera zertxobait freskatuko badu ere, ez dira 20 ºC-tik jaitsiko.
Bihar, berriz, alerta laranjan egongo dira Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean eta Erriberan. Nafarroa eta erdialdean eta Pirinioetan abisu horia egongo da, baita Bizkaiko kostaldea ere. Nolanahi ere, denean 35 ºC-tik gorako maximoak espero dira, eta 39 ºC-rainokoak Ebro inguruan.
Kostaldean abisu horia egongo da bi egunetan, eta tenperatura maximoak 33 gradu ingurukoak izango dira.
2. arrisku maila
Bere aldetik, Gasteizko Udalak gaurko eta biharko aurreikusitako tenperatura altuak direla eta, Bero Planeko 2. arrisku maila aktibatuko du 13:00etan.
Herritar guztientzako eta udal-langileentzako gomendioak jasotzen ditu, besteak beste, Udalaren Bero Planak. Arreta berezia eskatu dute 13:00etatik 20:00etara bitartean, termometroak gehienezko tenperatura maximoetara iristea espero denean.
Zure interesekoa izan daiteke
Berriro itzali dute Derioko sutea, Loiuko aireportutik gertu berpiztu zena
Sua astelehenean piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren, sua berriro piztu zen eta lanean ari dira goizaldera arte.
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.