EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udaberri giroko asteburua

Hego-haizeak, zeru urdinen laguntzarekin, 20 ºC-ra igoko ditu tenperaturak. Igandean lainotuago egongo da, baina astelehenean eguzkia nagusituko da atzera.
Ondarroa. Argazkia: Itziar Alberdi
Ondarroa. Argazkia: Itziar Alberdi

Hego-haizeak lainoak uxatu eta tenperaturak igoko ditu, datozen egunetan udaberri giro betea ekartzeko.

Giro eguzkitsua izango dugu gaur, batez ere ipar partean. Zerua ez da guztiz urdin egongo, erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak tartekatuko baitira, baina, hala ere, giro argia izango da. Hego-haizea ibiliko da, mendi inguruetan zakar samar. Hegoaldean, tenperatura maximoek ez dute aldaketa handirik izango, baina isurialde atlantikoan, hegoaldeko haize horri esker, maximoak 20 ºC-ren bueltan ibiliko dira.

Igandean, hodeiak ugaritu egingo dira. Goizean, giroa larunbatekoaren antzekoa izango da: hego-haizea ibiliko da eta eguzkitsu egongo da tarteka. Lainoa ere izan daiteke, batez ere Ebroren ibarrean. Eguerdi aldera, haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da, hodeiak ugaritu egingo dira eta arratsaldean euria egin dezake, batez ere ipar partean. Tenperatura maximoak pixka bat jaitsiko dira ipar partean, eta antzera jarraituko dute hegoaldean.

Astelehenean, giro atsegina. Goizaldean eta goizean goiz, hodei dezente izan ditzakegu oraindik, baina goizak aurrera egin ahala, altxatuz joango da eta goi-hodei batzuk besterik ez dira geratuko. Goizean, hegoaldeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean, ekialdetik finkatuko da. Tenperaturan ez da aldaketa handirik izango.

Asteartean, berriro igoko da tenperatura, apur bat lainotuko den arren, eta hurrengo egunetan joera berari eutsiko dio.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X