Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europa Ligako finalerako 'fan zone' neutralak ateak ireki ditu Bilboko Areatzan

Inaugurazioan, Aritz Aduriz jokalari zuri-gorri ohiak nabarmendu du UEFAko ordezkariak "harrituta" daudela Bilborekin. Dagoeneko lehen jarraitzaile ingelesak ikusi ahal izan dira bertan, oraingoz Tottenham taldekoak Manchester Unitedenak baino ugariagoak.
18:00 - 20:00
Bilbok ongietorria egin dio Europa Ligakofinalari Areatzako fan zone zirraragarriarekin

Manchester United eta Tottenham Hotspur taldeek asteazkenean San Mamesen jokatuko duten Europa Ligako finalerako zaleen gunea zabaldu dute gaur Bilboko Areatzan. "Eremu neutrala" izango da.

Dagoeneko lehen jarraitzaile ingelesak ikusi ahal izan dira bertan, oraingoz Tottenham taldekoak Manchester Unitedenak baino ugariagoak. Talde bakoitzak bere esparrua izango du asteazken honetan.

Unitedek Etxebarria Parkean irekiko du, 11:00etan, eta Tottenhamek San Mamesetik gertuen dagoen Ametzola Parkean, 10:00etan. Bietan, gainera, sarrerarik ez duten zaleek pantaila erraldoietan ikusi ahal izango dute partida.

UEFAk antolatutako 'fan zone' horretara sartzea doakoa izango da, esparrua bete arte. Gaur, 11:00etatik 22:00etara egongo da zabalik, eta bihar, 11:00etatik 18:00etara.

Inaugurazioan, Aritz Aduriz jokalari zuri-gorri ohiak esan du UEFAko ordezkariak "harrituta" daudela Bilborekin. "Denek atsegin dute hiria, giroa, jendea, gastronomia... guk jada Bilbotik, Bizkaitik, Euskaditik ezagutzen duguna. Jendea deskubritzen ari da, eta uste dut aukera ederra dela Europari eta munduari, hemen elkarrekin nola bizi garen eta zer egiten dugun erakusteko", azpimarratu du.

Aduriz Europa Ligako golegile nagusia izan zen 2015-16 denboraldian, Genk belgikarraren aurka bost gol sartu zituen partida bakarrean. Aurten txapelketako garaikurra txapeldunari emateko ardura izango du.

18:00 - 20:00

Bestalde, Juan Mari Aburto alkateak adierazi duenez, Bilbo "dispositibo guztiak martxan ditu, baina, batez ere, prest dago bisitatzen gaituzten pertsona guztiak besoak zabalik hartzeko". "Irudi ona eman nahi dugu, eta horixe da Bilboko jendeari eskatzen dioguna, gozatzeko, futbolaren festa delako, eta mundu guztiak ikus dezan jatorrak garela", erantsi du.

Hainbat jarduera egingo dituzte, hala nola UEFA Europa Leagueko garaikur ofiziala tokian bertan ikusi eta argazkiak ateratzea, bi talde finalisten kamiseta ofizialak ikustea, futbol-desafioetan parte hartzea eta garaikur handi-handiarekin eta finaleko aulkiekin argazkiak ateratzea.

Era berean, DJ Mimolocoren zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da, UEFAren denda ofiziala bisitatu (artikulu eta oroigarri esklusiboak eskuratzeko) eta egunaz gozatzeko moduko giro aparta izango da, Kresala musika taldearen eta Sama Siku fanfarrearen eskutik; gainera, entretenimendu paregabea egongo da esparru osoan, besteak beste, herri kirolen erakustaldiak egingo baitira.

Futbolari profesional ohien arteko norgehiagoka

Egitarauan futbolari profesional ohien artean egingo duten partida ere da nabarmentzekoa, zelai txikian jokatuko da, bihar, eguerdian, Arriaga Antzokiko plazan, UEFAk hautatutako talde baten eta Euskadiko Futbol Federazioak osatutakoaren artean.

Azken hori Euskal Selekzioan jokatu eta Europa Ligan parte hartu duten zazpi jokalari ohik osatuko dute: Mikel Balenziaga, Beñat Etxebarria, Gorka Iraizoz, Carlos Martinez, Xabi Prieto, Markel Susaeta eta Gaizka Toquero. Erakundeen ordezkariak eta Aritz Aduriz Europa Ligako UEFAko enbaxadorea ere bertan izango dira.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X