TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Euskaraldiaren balorazioa, Israel-Palestina eta Trumpek muga zergak atzeratu dizkio EBri

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Euskaraldiaren amaiera ekitaldia Uharten. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko maiatzaren 26an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Euskaraldiaren balorazioa: Euskaraldiaren antolatzaileek laugarren edizioaren balantzea egingo dute, 10:30etatik aurrera, Bilbon. Euskaraldiaren antolatzaileek balantze ofiziala egin aurretik, ariketa kolektibo honetan parte hartu duten herritarrei galdetu die EITB Mediak, edizio hau nola bizi izan duten jakiteko. Denetariko iritziak bildu ditugu: batzuek esan dute inoiz baino txapa gehiago ikusi dituztela; beste batzuek, berriz, inoiz baino gutxiago ikusi direla, baina guztiek aho batez defendatu dute hau ezin dela 11 eguneko ariketa bat bakarrik izan, eta urte osoan euskaraz hitz egiteko ohiturari heldu behar zaiola.

- Israel-Palestina: Israelgo Armadak Gazako Zerrenda bonbardatzen jarraitzen du, eta gutxienez 25 pertsona hil ditu astelehen goizaldean eskola baten aurka egindako erasoan. Halaber, Espainiako Gobernuak Israeli arma-salmenta eteteko proposatu du, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa presionatzeko neurri gisa, Gazan egiten ari den erasoaldia gelditu dezan. Hain zuzen ere, Madrilgo Taldearen goi-bileraren hasieran egin du proposamen hori.

- Muga zergak: Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak uztailaren 9ra arte atzeratu ditu Europar Batasuneko hainbat produkturen inportazioari ezarri nahi dizkion % 50eko muga zergak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X