TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Gizon batek alaba hil du Bilbon, Arabako aldiriko trenak eta bero bolada

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
orain-default-image
orain-default-image

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko maiatzaren 30ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Indarkeria bikarioa: Gizon batek bere 13 urteko alaba hil du Bilbon. Halaber, bere bikotekidea zauritu du bere buruaz beste egin aurretik, Udaltzaingoak baieztatu duenez. Goizaldeko 05:00ak aldera gertatu da, Errekalde auzoko etxebizitza batean.

- Arabako aldiriko trenak: Gaurtik aurrera martxan dira aldiriko trenak Araban. Renfek 137 joan-etorri eskainiko ditu Araban astean. Altsasu eta Miranda Ebro lotuko dituen zerbitzuak Araian, Dulantzin, Agurainen, Gasteizen, Iruña Okan, Argantzonen eta Manzanosen egingo ditu geldialdiak.

- Bero bolada: Gaur, ostirala, beroak jarraipena izango du, baina arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira, eta baliteke zaparrada trumoitsuak botatzea. Tenperatura altuak izango dira, bereziki barrualdean. Bi eguneko bero boladaren ondoren, larunbatean tenperatura maximoek behera egingo dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X