Albiste izango dira: Boiseko Jaialdia, 9 hilabete bete dira goialdeko borraska gertatu zenetik eta Musika Hamabostaldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Jaialdi 2025. EITB
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko uztailaren 29an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Boiseko Jaialdia: 10 urteren ondoren, atzera berriz euskal kulturaren agertoki bihurtuko da Boise (Idaho, AEB). 1987an jaio zen Jaialdi ekimena, eta, aurtengoa zortzigarren edizioa izango da, uztailaren 29tik abuztuaren 3ra egingo dena. 2020koa bertan behera geratu zen, covidaren pandemia zela eta.
- Valentziako goialdeko borraskak 9 hilabete: 9 hilabete bete dira Valentzia astindu zuen goialdeko borraskak 228 hildako eragin zituenetik. Testuinguru horretan, Carlos Mazon Generalitateko presidentearen aurkako manifestazioa egingo dute Catarrojan, horrek tragediaren inguruan egindako kudeaketa salatzeko.
- Donostiako Musika Hamabostaldia: Donostiako Musika Hamabostaldiaren 86. edizioak irekiera ekitaldia aurkeztuko du. Aurten, abuztuaren 1etik 29ra egingo da.