Kanibalismo zantzuak aurkitu dituzte Atapuercan
Ikertzaile talde batek gutxienez 11 pertsonaren aztarnak aurkitu ditu Atapuercako aztarnategian. Azaldu dutenez, aztarnek 5.700 urte inguru dituzte, eta larrutu, hezurra eta haragia bereizi, kozinatu eta kontsumitu izanaren markak dituzte.
Ikertzaile talde batek beste kanibalismo kasu berri bat aurkitu du El Mirador kobazuloan, Atapuercako aztarnategian (Burgos). Azaldu dutenez, gertaera hori duela 5.700 urte gertatu omen zen, Neolito amaieran, tokiko gatazken ondorioz, zeremonia edo erritualekin zerikusia duen zantzurik atzeman gabe.
Giza Paleoekologiaren eta Gizarte Bilakaeraren Kataluniako Institutuak (IPHES) jakinarazi duenez, gutxienez 11 pertsonaren hezurrak aurkitu dituzte, eta larrutu, hezurra eta haragia bereizi, hezurrak hautsi, prestatu eta, azkenik, kontsumitu zituztela esateko ebidentziak omen daude.
Hala eta guztiz ere, institutu berak azpimarratu du kanibalismoaren karga sinbolikoa interpretatzeko jokabide konplexuenetako bat dela, beste gizaki batzuek kontsumitze hutsak duen konplexutasunagatik.
IPHESek aurkikuntzaren garrantzia azpimarratu du, ez baitzekien une horretan kanibalismorik zegoenik. Beraz, uste zena baino "askoz ohikoagoa" dela berretsi dute.
Kobazulo horretan bertan beste kanibalismo-kasu bat dokumentatu zuten. Brontze Aroan kokatu zuten adituek, duela 4.600 eta 4.100 urte bitartean.
Ez zeremoniarik, ez goseterik
Hezurrak oso egoera onean aurkitu dituzte, eta ebaketa-markak, muinera heltzeko hausturak, kozinatu izanaren aztarnak eta giza hortzen markak ere identifikatu dituzte horietan.
IPHESek jakinarazi duenez, kontsumitutako pertsona guztiak bertakoak ziren eta denbora laburrean "kontsumitu" zituzten. Hori dela eta, badirudi tokiko nekazari-komunitateen arteko indarkeria-ekintza bat izan zitekeela.
Gizarteari buruzko albiste gehiago
Kanoikadaren eztandak 'lehertu' egin du Donostiako Aste Nagusia
Elikagaien Bankuaren eta Amara Berriko Auzo Elkartearen kanoikadak hasiera eman dio musikaz eta 380 jarduera baino gehiagoz beteriko zortzi eguneko jaiari; eta, nola ez, Su Artifizialen Nazioarteko lehiaketaren 60. edizioa izango dugu aurten.
Adingabe bat atxilotu eta hamar ikertzen ari dira uztailaren 20an Azpeitian izandako istiluengatik
Desordena publikoak eragitea eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatua egitea egozten diete guztiei. Atxilotua, 16 urtekoa, aske utzi dute, beharrezko polizia-eginbideak bukatutakoan.
Beroak hauspotuta, zimitz izurritea Gorraitzen
Gorraitz herrian sekulako amesgaiztoa bizi dutela salatu dute bizilagunek. Beroak hauspotuta, astebete baino gehiago da zimitz izurrite batek herria hartu duela. Egoera horren aurrean, fumigatzeaz gain, prebentzio-neurriak ere exijitu dituzte herritarrek. Bideoan, Javier de Arbizu eta Ane Irigoien bizilagunek azaldu dute egoera.
Gasteiztarrak jaien amaiera borobilaz gozatzen ari dira, Zeledoni agur esan aurretik
Kalejirek eta txarangek hiriko kaleak girotu dituzte egunean zehar, aurreko egunetan bezala, eguraldia lagun zutela. Goizaldean, egunerokora itzuliko dira, txokolatea eta bizkotxoak hartu ondoren.
Ehunka lagun bildu dira Bilbon Palestinaren alde
Bilbo-Palestina herri ekimenak elkarretaratzea egin du Plaza Biribilean, Palestina askatzea eskatzeko eta Netanyahu "gizateriaren aurkako krimenengatik" salatzeko.

Bizkaiko hondartzak, karabela portugesik gabe
Larunbat honetan Bizkaiko kostaldeko hondartza guztietan bainua hartzeko aukera izango dugu, marmokarik gabe.
Auto-gidari bat hil da Tolosan, autobus batekin talka eginda
Lurraldebusek aldi baterako eten du zerbitzua Ibaiondo kaleko 1. eta Larramendi kaleko 8. atarien pareko geralekuetan.
30 bat pertsona etxetik atera dituzte Elgoibarren, eraikin batean piztutako sute baten ondorioz
Sua 00:30 aldera piztu da, San Bartolome kaleko eraikin batean, eta ez da inor zauritu. Kaltetutako pertsona gehienak goizean itzuli dira etxera.
Mozketak N-1 errepidean, Ordizia parean, pantaila akustikoak jartzeko obrengatik
Obrek eragina izango dute eskuineko erreian eta Gasteizko noranzkoan sartzeko adar batean, larunbat goizetik igandera arte.
Gizon bat atxilotu dute Donostian, hainbat adingaberi sexu-erasoak egitea egotzita
Gizon horrek 27 urte ditu, eta epaileak behin behinean espetxeratzeko agindu du, adingabe batzuen sexu-askatasunaren aurkako delituak egotzita.