DELITUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapean daude Altzan atxilotutako gizonaren erasoak jasan zituzten biktimak

EITBk jakin duenez, atxilotua ez da erakundearen gizarte hezitzailea, erakunde kanpoko langilea baizik. Iturri ofizialen arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiak modu aktiboan lan egin du hasieratik Ertzaintzarekin gertatutakoa argitzeko.

Donostiako Altza auzoa. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia

Donostiako Altza auzoan atxilotutako 27 urteko gizon baten sexu erasoak jasan dituzten adingabeak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespean eta zaintzapean daude, EITBk igande honetan jakin duenez.

Foru Aldundiak ez du gertatutakoa baieztatu, adingabeen intimitatea babesteko asmoz, baina, iturri ofizialen arabera, hasiera-hasieratik aritu da Ertzaintzarekin batera lanean gertatutakoa argitzeko.

EITBk jasotako informazioaren arabera, atxilotua ez da erakundearen gizarte hezitzailea, foru erakundetik kanpoko langilea baizik. 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X