Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak baztertu egin du Legazpin hilda aurkitutako gizona indarkeriaz hil izana

Ostiral goizean gorpua aurkitu ondoren ireki zuten ikerketa amaitutzat jo dute jada.

Ostiralean Legazpiko eraikin batean 51 urteko gizon baten gorpua aurkitu eta gero Ertzaintzak hasi zuen ikerketa amaitutzat jo dute, heriotzaren arrazoia ez baitzen bortitza izan, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen arabera. 

Gorpua 07:00ak aldera aurkitu zuten, Legazpiko eraikin batean, eta Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuko agenteak bertaratu ziren, gertatutakoa argitzeko beharrezko eginbideak abiatzeko.

Deba Urolako ertzain-etxeko kideek lehen eginbideak abitu eta segizio judizial bat bertaratu ondoren, gorpua Donostiako Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundera eraman zuten, autopsia egiteko. Larunbat honetan jakinarazi dute heriotza hori ez zela indarkeriazkoa izan.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X