ASTE NAGUSIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Udalak neurriak hartu ditu Abandoibarrako kontzertuak bermatzeko

Juan Maria Aburto alkateak iragarri duenez, eszenatokia muntatzeko arazo teknikoak konpontzen ez badituzte, kamioi bat erabiliko dute eszenatoki gisa.
escenario Abandoibarra Bilbao
18:00 - 20:00

Abandoibarrako eszenatokia muntatzeko lanak. Irudiak: EITB Media.

Bart “arazo teknikoak” direla eta Bilboko Aste Nagusian, Abandoibarran, izan behar ziren kontzertuak bertan behera geratu ostean, Juan Maria Aburto alkateak iragarri du ‘B plana’ jarriko dutela martxan gaur gauerako arazoak konpontzea lortzen ez badute.

‘B plan’ hori kamioi bat izango da, kontzertuak emateko egokitutako ibilgailu handi bat. Alkateak hedabideen aurrean adierazi duenez, taldeak (Janus Lester eta Dupla) ados daude kontzertua bertan ematearekin eszenatokia muntatzeko arazoak konpontzen ez badira.

Oraindik ez dute jakinarazi eszenatokiarekin izaten ari diren arazo teknikoak  zeintzuk diren, eta Olatz Salvadorri, Kai Nakairi eta Mareni beste egun batean jotzeko aukera emango dieten.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X